Uharte Zentroak artistak egoitzan hartzen ditu denboraldi batean proiektu jakin bat garatzeko aukera izan dezaten.

Behar den garaian, berariazko deialdi batzuk egiten dira, diru ordain bat dutenak (egonaldien kasuan ez bezala). Gure programak dira edo beste zentro, erakunde, jaialdi… batzuekin lankidetzan egiten ditugunak, eta beren xedea da artearen arloko esperimentazioa eta ikerketa. Tokiko esparrura, Estatukora eta/edo nazioartekora zuzenduta egon daitezke.

EDUKIONTZIA BIRPENTSATZEN | 2016

2016ko azaroa-2017ko ekaina
CAPP sareko herrialdeak jatorritzat duten artistentzako egoitza internazionalarako deialdia ireki da, Uharte Zentroko kokalekua eta arkitektura birdefinitzeko helburua izango duen ikerketa egiteko.

Xehetasunak

UDAMINA | 2016

Abuztuaren 29, 30 eta 31
Udako azken garaian gertatuko den artisten topaketa bat da Udamina. Bertan parte hartzen dutenek elkar ezagutu, eztabaidatu, lan metodologiak partekatu edo elkarrekin bizitzeko aukera izango dute, baina zehatza den zerbait ekoiztearen beharrik gabe.

Xehetasunak