Uharte Zentroak artistak egoitzan hartzen ditu denboraldi batean proiektu jakin bat garatzeko aukera izan dezaten.

Behar den garaian, berariazko deialdi batzuk egiten dira, diru ordain bat dutenak (egonaldien kasuan ez bezala). Gure programak dira edo beste zentro, erakunde, jaialdi… batzuekin lankidetzan egiten ditugunak, eta beren xedea da artearen arloko esperimentazioa eta ikerketa. Tokiko esparrura, Estatukora eta/edo nazioartekora zuzenduta egon daitezke.

Arte plastikoen eta ikusikoen laguntza programa | 2018

Uharteko Arte Garaikideko Zentroak eta Nafarroako Gobernuak sustatutako Arte plastikoen eta ikusikoen produkziorako eta argitalpenerako laguntza programa ireki da, ikerketa, artelanen ekoizpena, sorkuntza lana eta Nafarroako artisten sendotzea sustatzeko helburuarekin. Bi modalitatetarako laguntzak emango dira, ekoizpenerako laguntza eta argitalpenerako laguntza.

Xehetasunak

Itzal Aktiboa saria | 2018

EGOITZA
Deialdiaren itxiera: 2018/07/15.
Itzal Aktiboa elkarteak, Euskal Kultur Erakundea eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroarekin elkarlanean, eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen laguntzarekin, 2018ko Gazte Sorkuntza Itzal Aktiboa saria eskaintzen du. 2.000 euroko saria, 40 urte azpitik dituen eta Euskal Herrian bizi den edo Euskal Herriarekin lotura sendoak dituen artista bati emanen zaio.

Xehetasunak

KOMISARIOTZAREN INGURUKO IKERKETAK GARATZEKO EGOITZAK

Deialdiaren itxiera 2018/03/27ra luzatu da. Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi luzatzen ditu Uharte Zentroak (bata, lekuko agenteei zuzendua, eta bestea, bertakoak ez direnentzat). Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da. Aurkeztutako proposamenak, idazketa proiektuak, editorialak, komisariotzaren inguruko ikerketak eta/edo proiektu dokumentalak izan daitezke, eta hasierako edozein fasetan egon ahal izanen dira.

Xehetasunak

Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko egoitza | 2017

Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi luzatzen ditu Uharte Zentroak (bata, lekuko agenteei zuzendua, eta bestea, bertakoak ez direnentzat). Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da. Uharte Zentroak, ekoizpenaren inguruko ardura izateaz gain, jakintza eta ezagueren ingurukoa ere badu. Hori dela eta, publikoarekin elkarbanatzeko beste moduak dituzten eta programazioa jasangarritasunean, malgutasunean, informaltasunean…

Xehetasunak

UDA-MINA. Artisten arteko topaketa | 2017

Abuztuak 21-23
Udako azken garaian gertatuko den artisten topaketa bat da Udamina. Bertan parte hartzen dutenek elkar ezagutu, eztabaidatu, lan metodologiak partekatu edo elkarrekin bizitzeko aukera izango dute, baina zehatza den zerbait ekoiztearen beharrik gabe.

Xehetasunak

AGENTE ARTISTIKOEN MAPEOA | 2017

Iralia-azaroa
Uharte Zentroak beka bat eskaintzen du, Nafarroako pertsona edo kolektibo batek gure lurraldeko komunitate artistikoaren ikerketa bat egin dezan. Ideia mapeo bat egitea da, non, artista sarearen errealitatea islatu dadin dagoen informazioa bildu eta datu berriak jasoko diren.

Xehetasunak

GAZTEEN ARTE PROIEKTUA OSPITALEAN | 2017

Izen-emateko epea: martxoak 27-maiatzak 10
Nafarroako Gaztedia eta Kirolaren Institutuak, Kultura Zuzendaritza Orokorra eta Osasun departamenduarekin elkarlanean, artista gazteekin gauzatzeko proiektu baterako deialdia egin du. Lehen helburua, ospitaleratuak dauden pertsonen ongizatea hobetzea da.

Xehetasunak

MINI EGOITZA DNA | 2016

Azaroa
Uharte Zentroak mini-egoitza bat eskaintzen du, non aukeratutako 7 artistek projektu bat garatu eta beste artistei haien prozesuan laguntza eskaini beharko dion.

Xehetasunak