Deialdia ireki da nazioarteko egoitza bat garatzeko. Collaborative Arts Partnership Programme – CAPP-eko beste bost estatuetako artistekin batera, Uharte Zentroaren arkitektura eta kokapena aztertzea du helburu. Egoitza hainbat alditan garatuko da 2017ko urtarrila eta ekaina artean. Deialdia lankidetzaren ikuspuntutik abiatuta dago, eta artistei, arkitektoei, soziologoei, gizarte langileei eta kultura agenteei zuzendua dago.
Proposamenak, duela gutxi Zentroak ekoizpen artistikorako gune izateko egin duen eraldaketaren ondorioz, izan ditzakeen zailtasunak identifikatzea planteatzen du. Asmoa ez da eraikinaren esku-hartze espazialera mugatzen, bilaketa, lekuko testuinguruaren erantzukizun sozialera ere bideratu behar da. Artistak, laguntzaile talde bat izango du Huarte herriarekin uztartu dadin.
Egoitzak hainbat fase ditu. Lehenengoak, azaroaren 21etik, 27ra, arkitekturaren inguruko laborategi batean parte-hartzean datza, helburua, espazio honen eta balizko espazioen bertatik bertara ezagutzea da. Bigarren fasean, 2017ko urtarrila eta otsaila artean, Uharten hilabeteko egoitza pasatzean datza. Hirugarren fasean, 2017ko apirila eta ekaina artean, artista Uhartera itzuliko da, beste artista batzuekin eta lekuko agenteekin elkarlanean, lan artistikoa garatzeko.
CAPP
Deialdi hau CAPP (Collaborative Arts Partnership Programme) Europako proiektuaren parte da. Arte kolaboratiboaren inguruko ikerketa sarea da CAPP eta Uharte Zentroa horren parte da beste batzuekin batera: hablarenarte: elkartea (Madril), ACVic (Vic, Katalunia), Medialab Prado (Madril) eta Tabakalera (Donostia) zentroekin lurralde mailan eta nazioarte mailan beste zortzirekin: Create Ireland (Dublin, Irlanda), Agora (Berlín, Alemania), Heart of Glass (Liverpool, Ingalaterra), Kunsthalle Osnabrück (Osnabrück, Alemania), Live Art Development Agency (Londres, Ingalaterra), Tate Liverpool (Liverpool, Ingalaterra), Ludwig Múzeum (Budapest, Hungaria) eta m-cult (Helsinki, Finlandia).