Egilea
Orekari Estudio
Data
2016ko azaroak 24-27
Epea
Izen-ematea ez da beharrezkoa
Norentzat
Lau egunez Uharte Zentroan elkarlan eta esperimentazio dinamika batean parte hartu nahi duten eta espazio esku-hartzetan interesa duten arlo ezberdineko pertsona, arkitektura ikasle edota profesionalentzako zuzenduta.

 

OREKARI ESTUDIO

Arkitektura Laborategiaren helburuetako batzuk Uharte Zentroaren espaziorako irtenbide berriak bilatzea eta lan giro kolaboratzaile batean arkitektura pentsatzeko modu desberdinak aurkitzea dira. Heldu den azaroaren 24ean hasiko da eta lau egunez iraunen du, Edukiontzia birpentsatzen programaren barne.

Jardunaldiak Uharte Zentroak antolatu ditu eta Orekari Estudioak dinamizatuko ditu. Jardunaldi hauek bideratuta daude arkitekturako profesionalentzat eta ikasleentzat baina baita ere esku hartze espazialean interesa duten beste alorreko pertsonentzat.

Arkitekturako estudio eta kolektiboek dinamizatuko dituzte laborategian egonen diren ikastaroak eta hauek estuki lotuta daude “parte hartzearekin, komunarekin, berrerabilpenarekin, kultur zentroekin eta hauen gainean esku hartzeko hainbat modurekin”. Horrez gain, proiektuak aurkezteko eta metodologiak trukatzeko hitzaldiak egonen dira.

Jardunaldi hauen helburua teknika eta erreminta baliagarriak elkarlanean aritzeko sustatzeaz gain, Uharte Zentroaren egoera analizatzea eta prozesuari Uharte herriaren beharrizanak eranstea da. Horretarako, tokian tokiko agenteekin eta erabiltzaileekin harremanetan jarriko gara.

Laborategia azaroaren 24ean, ostegunarekin, hasiko da. 16:30etatik 20:00etara izanen da lehenengo saioa. Ostiral eta larunbatean ordutegia 10:00etatik 13:30etara izanen da eta 16:00etatik 19:30etara. Igandean amaituko dira jardunaldiak ordutegi honekin: 10:00etatik 13:30etara.

Jardunaldiek 20 euroko kostua dute, ostiral eta larunbateko bazkaria barne.