Tailer praktikoa. Bertan, lan-denborak eta prozesuak zabaltzen eta luzatzen lagunduko gaituzten ariketak proposatuko dira. Denbora intentsibo mota bat mobilizatzea, objektu deitzen dugun horrekin eta haren irudiarekin kontaktuan dauden eremu guztiekin harreman modu “arraroak” ireki ahal izateko Praktikarekin batera, testu-ikus-entzunezko material bisualak ere erabiliko dira, parte-hartzaileekin partekatuko direnak.
Julia Spínola
Julia Spínola 1979an jaio zen Madrilen eta gaur egun Bartzelonan bizi eta lan egiten du. Bakarkako eta taldeko hainbat erakusketatan erakutsi du bere lana, hala nola, Persona, foto, copia, Artium Museoan (Gasteiz, 2023); Café con leche, piña, huevo con jitomate, cebolla y cilantro, Susana Solano eta David Bestuérekin batera, Carreras Múgica Galerian (Bilbo, 2023), vis., Miro Fundazioaren Espai 13an (Bartzelona, 2020); Rojamente, Artiatx espazioan (Bilbo, 2020); Lubricán, CA2M (Madril, 2018).
Lantegi hau NUPek, EHU-k eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da eta partaideetako batzuk masterreko ikasleak izan ohi dira.