Izenburua
Del ejercicio a la partitura, del error al acontecimiento
Egilea
Jon Mikel Euba
Data
Azaroaren 27tik 30ra
Ordua
15:30 / 19:30
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Izena emanda 25€
Epea
Azaroak 24

Praktika artistikoak, askotan, lan egiten den ingurunearen mugak aurkitu behar izaten ditu, beste leku batera eraman arte behartuz. Nire praktikan, sortutako “zuzentasun eza” edo zarata duten prozesuak garatzean, pertsona batek egin dituela adierazteko beharra sortu izan da. Interes berezia izan dut beti errorea gertaera bihurtzea sustatzen duten estrategietan, efektuaren ideia saihestuz. Hedabide bakoitzaren aukerak mugagabeak diren garai honetan, bitarteko eta euskarrietan (bideoa, argazkia, idazketa-programak) keinua sortzeko interes bereziarekin lan egin dut, gero eta gertagaitzagoa baita eta eragiteko zaila, edozein preziotan asaldura saihesteko bereziki diseinatuta daudelako. Akatsaren izuaren aroan bizi gara. Hainbat teknika aplikatu ditut errorea deitzeko eta bideratzeko, produktibo bihurtu arte. Tailer honetan, hainbat faktoreren garrantziaren inguruan hitz egin nahi dut,  hala nola gehiegikeria, saturazioa, interpretazio txarra edo nahasmena, bai eta jarduera artistikoaren beste hainbat maniobra ere, aurreikus daitekeena, kontsumitu daitekeena edo akademikoa dena saihesteko. Arreta berezia jarriko diot nire praktikan garatu dudan estrategietako bati, hau da, partitura mota desberdinak sortzeari.

 

Jon Mikel Euba – Amorebieta 1967

Bere lana marrazketan oinarritzen da, prozedura gisa, eta eskulturan, programa gisa, biak hedabidetan ezberdinetan ebatzitako. Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieratik praktika gidatu bat garatu du, «teknika ekonomiko» baten garapenaren bidez produkzio-sistema propioak sortzeko beharretik sortuta. Bilaketa horrek beste pertsona batzuk inplikatzen dituzten prozesuetan murgiltzea eskatzen du, eta prozesu horietan bitartekari gisa funtzionatu du. 2006tik aurrera, performance serie batean jasotzen diren lan performatibo batzuk egiten ditu, eta horietan parte hartzen duten parte-hartzaileentzako planteamendu didaktikoak jasotzen ditu. 2010ean, Txomin Badiola eta Sergio Pregorekin batera, Primer Proforma 2010 proiektu pedagogiko esperimentala sortu zuen Leongo Musac-en. 2015ean, Itziar Okariz, Asier Mendizabal eta Sergio Prego artistekin batera, Kalostra eskolaren proiektua gauzatu zuen Donostian. Action Unites, Words Divide (On Praxis, An Unstated Theory) masterraren zuzendaria izan da Arnhemeko Dutch Art Instituten 2014-2017 bitartean. Bere lana Madrilgo Reina Sofía Museoarena, Bartzelonako MACBArena, Leongo MUSACena, Luxenburgoko MUDAMena, Frantziako FRAC Poitou-Charentesena, Madrilgo Kultura Ministerioarena, etab. bezalako bildumetan dago. 2006az geroztik idazketan oinarritutako proiektu bat garatzen du, teoria teknikoa sortuko duen praxi bat definitzea helburu duena, idazketaren bidez praktikari buruz hausnartzeko artearen praxiologia baten oinarriak sortzen saiatuz. 2017an Writing Out Loud argitaratu zuen (If I Can ‘t Dance I Don’ t Want To Be Part of Your Revolution eta Dutch Art Institutek argitaratua). 2021ean Vulnerario (Caniche argitaletxea) argitaratu zuen. Bere praktikak performancea, instalazioak, bideoa eta argazkigintza biltzen ditu.

 


Lantegi hau NUPek, EHU-k eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da eta partaideetako batzuk masterreko ikasleak izan ohi dira.