Egilea
MAIA VILLOT, ITSASO IRIBARREN, INÉS AUBERT, BRUNO CARACOL, BRISA MP, JULIÁN PACOMIO
Data
2017ko apirilaren 29tik ekainaren 3ra
Epea
Martxoak 31
Norentzat
Deialdia zuzeneko arteetan ari direnei dago zuzendua; zehazki, beste artista batzuen lana ezagutu eta haiekin elkarlanean aritzeko interesa dutenei

Nafarroako Dantza Garaikideko Jaialdia (DNA) eta Uharte Zentroak deialdia egin dute coLABoratorio DNA ekimenean parte hartzeko. Sorkuntza lantzeko egoitza bat da, lankidetzan oinarritutakoa, bost astez iraunen du eta Uharte Zentroan eginen da 2017ko apirilaren 29tik ekainaren 3ra. Sei artista aukeratuko dira, eta seiak ere denbora eta leku berean arituko dira elkarlanerako ikerketa-prozesuak sortzen. Prozesu horietatik, hainbat ekintza sortuko dira eszenaz kanpoko guneetan, betiere 2017ko DNA Jaialdiaren programazioarekin lotutakoak. Jaialdia Iruñean eta Nafarroako hainbat herritan eginen da maiatzaren 20tik ekainaren 3ra; bertan emanen diren lanak etorkizunaz, eko-politikaz eta komunitateaz mintzo dira. Horretaz gain, Uruguaiko Arte Eszenikoen Instituto Nazionalak artusta uruguaitar bat gonbidatuko du proiektuan parte hartzeko, taldea 7 artistek osatuko dutelarik. 2006an Rio de Janeiroko Panorama jaialdian hasi zen coLABoratorio eta ordutik aurrera munduko hainbat tokitako artista ezberinak parte hartu dute.

 

LAN METODOLOGIA

Proposatzen diren proiektuak forma askotakoak izan daitezke. Ez da beharrezkoa izanen Uharte Zentroaren espaziora berera mugatzea, ezta lan bukatu bat egitea ere azken erakustaldirako, baizik eta gorputzaren gaineko lana oso prisma zabaletik pentsatu daiteke, formatu eta gailu eszenikoak zalantzan jarriz: ahotsaren erabilera, testua, koreografia zabaldua, filmaketaren eta argazkiaren bidez beste gorputz batzuk behatzea, soinuarekin lan egitea, etab.

Ikerketaren aurkezpena ekitaldi bat bezala pentsatu beharko da; ahal bada, natur ingurune batean, DNA Jaialdiaren baitan, eta era askotako formatuak erabiliz egin ahal izanen da: solasaldi performatibo bat, koreografia bat, ikusleendako jolas-proposamen bat, bideo-erakustaldi eta azalpen bat, ibilaldi bat egitea jarraibide jakin batzuei jarraiki, etab. Hau da, artistek zalantzan jarritako ideiak erakusteko balio behar dute, eta ikusleen eskura jarri.

Koordinazioaz Eduardo Bonito (coLABoratorio proiektuaren sortzaileetako bat) eta Elisa Arteta (Uharte Zentroko zuzendari) arduratuko dira, eta gonbidatutako beste artista batzuek ere parte hartuko dute, ikerketa-prozesuak lagundu ditzaten, taldeaz kanpoko begirada bat eskainiz. Azkenik, hileko egun horietako batean ate zabaleko jardunaldi bat eginen da, publikoak lan-prozesua nola egiten den ikus dezan.

 

NORENTZAT

Deialdia zuzeneko arteetan ari direnei dago zuzendua; zehazki, beste artista batzuen lana ezagutu eta haiekin elkarlanean aritzeko interesa dutenei, bost astez lankidetzazko prozesu bat garatze aldera.

6 leku eskaintzen dira, eta haietatik 3 nafar artistentzat gordeko dira, eta beste hiruak estatuko edo nazioarteko artistentzat, betiere egoitza egiten den egunetan hona etortzeko denbora librea badute, eta gutxienez aurretik obra bat garatu badute.

 

ZER ESKAINTZEN DEN

Aukeratutako pertsona bakoitzak 2.000€ jasoko ditu denbora osoan parte hartzeagatik. Nafar artistei aukera emanen zaie denbora partzialean parte hartzeko; beraz, erdia jasoko lukete, 1.000€. Kopuru horietan, izan daitezkeen gastu guztiak daude sartuta: bidaia, dietak eta ordainsariak, eta kopuru horiei kasuan kasuko zergak kenduko zaizkie.

Uharte Zentroak erabilera anitzeko gela eskainiko du prozesua garatzeko, bai eta eskura dituen tresnak eta bitarteko teknikoak ere, hala arte ekoizpenerako nola zabalkunderako. Beharrezkoa bada, zentroko beste gela batzuk erabiliko dira.

 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

Proiektuak erantsi dugun galdetegiaren bidez aukeratuko dira. Garrantzitsua da eskatzen denera doitzea, hala karaktere kopuruan, nola erantzunen edukian, labur baina ongi garatuta erantzun behar baitira.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Izena online eman behar da  actividades@centrohuarte.es posta elektrikoaren bidez, galdetegia beteta eta honako dokumentu hauek artxibo konprimitu batean igorrita, izena-abizena.zip formatuarekin:

  • NANaren fotokopia.
  • Aurretik egindako lanen irudiak eta testuak bilduko dituen txosten bat
  • 400 karaktereko biografia bat eta orainarteko lanaren 300 dpi-ko 3 irudi argitalpenetarako.

Deialdia 2017ko martxoaren 31an itxiko da, 23:59an. Emaitzak apiril hasieran jakinaraziko dira.

 

*Jaitsi galdetegia hemen

*Jaitsi deialdiaren oinarriak hemen