Izenburua
Etxez-etxe jardunaldiak
Egilea
Clara Boj

 

Clara Boj. Artista, kultur ikertzailea eta irakaslea Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Bere lana arte-sorkuntzako, hezkuntzako eta kultura-kudeaketako jakintzak eta praktikak bateratzen garatzen du. Arlo artistikoan 2000. urtetik ari da lanean Diego Díaz artistarekin batera, eta artearen eta teknologiaren arteko harremanak aztertzen dituen ekoizpen zabala garatu du harekin. Unibertsitatearen esparrutik “Reset: Mar Menor. Imaginarioen laborategia krisian dagoen paisaia baterako “, eta, Consorci de Museus de la Comunitat Valencianarekin batera, PERMEA masterra bultzatzen du. Artearen bidezko bitartekaritza eta hezkuntza programa esperimentala da, 2018an hasi zena eta PLANEA sarean bitartekari nodo gisa parte hartzen duena.

Praktika artistiko garaikideak, funtsean, pentsaera garaikidea aktibatzeko praktikak dira. Gure munduan egoteko moduaren inguruan galdetzen duten galderak eta planteamenduak egiten dituzte, eta tresna, instrumentu eta formatu hibridoen bidez azter- tzen dira. Ikuspegi horretatik, arte-hezkuntza, jarduten duen paradigma desberdinak alde batera utzita, bere adierazpen-, tresna- eta diziplina-esparrutik aldentzen da. Esparru horrek hezkuntza-gai eta -une jakin batzuekin lotzen du, eta jariakor bihurtzen da eskolan, haur eta nerabeen bizitza sozial eta kulturalaren epizentrotzat hartuta. Artea eta Eskolaren Planea Sarean garatutako hainbat proiektutan barrena ibiliz, eskolarako praktika artistiko garaikideak zergatik diren garrantzitsuak aztertuko dugu, baita jakintzak, tresnak eta metodologiak diziplinaz gaindiko ikuspegi batetik konbinatzen dituzten pentsamendu kritikoko prozesuen aktibatzaile potentzialak nola izan daitezkeen ere.