Oskia Ugarte, Uharteko Arte Garaikideko Zentroko zuzendari berria

Oskia Ugarte artearen historialari eta kultur kudeatzailea Uharteko Arte Garaikideko Zentroko zuzendari berri izendatu dute. Ugarte zentroko zuzendarikidea izan da 2016-2022 aldian, eta arte garaikideko proiektu eta programen produkzioan eta zuzendaritzan egin du lan, bai eta erakusketa-proiektuetan ere. Hautaketa-batzordeak “Oskia Ugartek kudeaketan duen eskarmentua eta tokiko testuinguruan kokatutako eta kultura-ekosistema ezagutzen duen proiektu bat aurkeztea”…

Soigner notre mémoire | Residencia

Begiratzea, babestea, gure oroimena zaintzea.
Nire abiapuntua: nire aita Ahmed Bouananiren Mémoire 14 (1938-2011) filma, 1969an amaitua, zentsurak debekatua eta 1971n FNCCM Federazio Nazionalaren zinekluben zirkuituan estreinakoz proiektatua. Hasierako iraupena ordubete eta 48 minutukoa zen, eta azken iraupena 25 minutukoa. Izenburua, Mémoire 14, Les persiennes bilduman (1980) agertu zen poema da, Stoukyk argitaratua, Rabat. 14. zenbakiak Hegiraren XIV. mendeari egiten dio erreferentzia, XX. mende kristauari. Marokoko lehen filma da, magrebtarra, eta artxibo zinematografiko kolonialak muntatzeko erabiltzen du gure historia kontatzeko.