Habitación: Artxiboa plazara!

MADDI BARBER / MIRARI ECHÁVARRI
Maiatzak 18 – Uztailak 1
Akanpada ekainak 9
Nola harremantzen da komunitate bat iraganean ekoiztutako irudiekin?Uhartera gerturatzen gara irudi filmikoen bilketa bat egin eta artxibo bat sortzeko asmoz. Interes pertsonaletik abiatzen gara, irudi ekoizle izanik, erabili gabe gelditu den material filmikoa Bildu eta ber aktibatzeko asmoa dugu ikuskatze kolektibo eta bideo sorkuntza tailerren bidez.

Aperitifak: Soinu kanpina

CHICO-TRÓPICO
Ekainak 9, 12:30ean
La COSA, grabaketa estudio-karabanan egindako lana aurkeztuko digu Chico trópiko kolektiboak. Soinu kanpina Berriozarreko karriketan ibili da maiaitzean bizilagunen soinu eta musikak grabatzen. Aperitifaken soinu instalazioak eta ikusentzunezkoak jarriko dira sorkuntza komunitarioaren prozesua ikusi ahal izateko. Soinu barbakoa batean egindajo txorizoa dastatzeko aukera ere egonen da.

APERITIFAK: LO BUENO

Ghislaine Verano
2018 maiatzak 5, 12:30ean

Gure gorputzetik, gure desiretatik, nahi eta adimenetik igaro.
Ona txarra ez dena ote da? Pertsona batzuentzat ona dena, beste batzuentzat txarra da? Ezetz uste dut. Ez, ezta gutxiagorik ere. Ezetz borobila.

HABITACIÓN: KARTOGRAFIA HEDATUA. HIRI [DES]ITXURATUAn Akanpada

Apirilaren 21ean Akanpada egingo da Habitación: Kartografia hedatua. Hiri [des]itxuratuan, publiko osoari zuzendutako eskuhartze lantegia hezitzaile baten eskutik. 11:15ean euskaraz izango da eta 11:45ean gazteleraz. “Akanpada” adin desberdinetako herritarrentzako proposamena da, sorkuntza kolektiboko esperientzia bat sortzeko aukera ematen duena, Huarte Zentroko bigarren solairuan, “Habitación” erakusketa gunean, garatzen den ikerketa prozesuarekin lotuta. “Habitación” kanpatuko dugu 45 minutuan, istorioak kontatuko…

APERITIFAK: KBK Kontrabandistak

MUGAKIDE SAREA
Apirilak 21, 12:30ean.
KBK – Kontrabandistak argitalpen proiektuak ikus-arteak eta kultura garaikidea ditu hizpide, mugaz gaindiko ikuspuntu batetik begiratuta. Muga, arte garaikidea, tokiko kultura eta izaera ditu ardatz eta pentsamendu kritiko, aske eta eraikitzailea sustatzen ditu. Ekimen hau Mugakidek bultzatua da, Bitamine Faktoria sormen eta kultura ekoizpen lantegiak eta Nekatoenea artisten egoitzak osatzen duten sareak.