VACA PROIEKTUAREN ZAZPIGARREN EDIZIOA (MARRUKA)

Urtero bezala, VACA proiektuan izena emateko epea hasi da, MARRUKA izenpean bere zazpigarren edizioari hasiera emango diona. Edizio honek AHOTSA izanen du ardatz. Bada, AHOTSETIK abiatuta, sorkuntza garaikideari lotuko gatzaizkio. Joan den ediziotik jaso genuen SOINU maleta batetik abiatuta, ikasleei eta behi orroei AHOTSA ematen saiatu beharra dago. Vaca Proiektua heziketa proiektu bat da, Bitartean.arte…

ESTANPAZIO-TEKNIKAK, HEZKUNTZA BALIABIDE

Eskua estanpatzea gizakiak erabilitako lehenengoetariko adierazpen-plastikoa da, esperimentazioaren bidez edo halabearrez sortua. Aztarna simple hori aberastuz joango da eta ikasgelan baliabide didaktiko gisa erabil daitezkeen estanpazio modu ezberdinak sortuko ditu. Estanpazioarekin lotutako teknikek esku-, espazio- eta ezagutza-trebetasunekin lotutako hainbat gaitasunen garapena dakarte. Zehazki, teknika hauek sorkuntzarako tresna gisa erabil daitezke konposizio ezberdinak eratuz, marra, masa,…

VACA Proiektuaren 6. edizioa

VACA Proiektuaren seigarren edizioa hasi dugu haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako, bigarren heziketako eta hezkuntza sozialeko eta ez-formaleko irakasleekin. Asteazken honetan, hilak 25, Judit Vidiella izango dugu gure artean, erakusketa eremuez pentsarazteko eta hezkuntza prozesuetarako bitarteko gisa gorputza erabiltzeaz pentsarazteko. Hasiera honekin pasaden edizioan hautemandako beharrei erantzuna eman nahi diegu. VACA proiektua, irakaslegoaren formakuntzarako ikastaro bat…