“HABITACIÓN: LAS MAQUINISTAS” AURKEZPEN PUBLIKOA

  Urtarrilaren 24an, Txaro Fontalbak eta Taxio Ardanazek ikerketa artistikoari ekin zioten Uharte Zentroko “Habitación” espazioan. Otsailaren 21 ostiralean, 18:30ean, orain arte egindako prozesua aurkeztuko dute. Nola jarri dira makinistak makinen mesedera? Zer kontraesan eta lotura sortzen ditugu makinekin? Nola kolonizatu dute irudimena? “Las maquinistas” martxoaren 15era arte egongo da ikusgai.

Habitación Zazpi – Siete

Martxoak 15 – Maiatzak 5
AMAIA GRACIA / ANDREA GANUZA / DAVID MUTILOA / ESTITXU ARROYO / MARISA MANTXOLA / TXUSPO POYO / XABIER ERKIZIA
Habitación: Zazpi-Siete, 2018an Nafarroako Gobernuak eta Uharte Zentroak sustatutako Arte plastikoen eta ikusikoen produkziorako laguntzak jaso zituzten proiektu hautatuei zuzendua dago.

Habitación: Oinez eta eskuz

TERESA SABATÉ / VIRGINIA SANTOS ITOIZ
Abenduak 6 – urtarrilak 20
“Habitación” guneko proiektuetara  artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat. Oriangoan pauso bat, bi pauso, oinez, burdin hesi bat, aloe eta kalanchoe, harri bat, paperontzi bat eta kartoi zati bat, beste pauso bat, farola bat, txakur handi bat, hiru emakume, kartel bat…