Iturriaren koloreak Lizarrako Remontival IPan

ESKOLA LURRALDEA – 2018/19 ikasturtea.
Ikasturte honetan Lizarrako Remontival ikastetxe publikoaren D eredua “Ituriaren Koloreak” proiektua lantzen ari da Eskola Lurraldearen baitan. Aurreko ikasturteetan eskolatik gertu zegoen 1856.urtean eraikitako Remontival iturriaren berreskuratze lanak egin zituzten eta aurten, inguruak edertu eta bide batez, adierazpen artistikorako jarduerak sustatu nahi izan dituzte

Eskola Lurraldea 2019/2020

Apirilaren 16a arte irekita dagoen deialdiak, hezkuntza-proiektu bat lagundu nahi du eskolako mugez haratago jotzeko, eskolak ingurune hurbilarekin duen harremana birpentsatuta, arteetatik eta pentsamendu garaikidetik hurbil dauden estrategiak edo proposamenak erabiliz

2018-19 ikasturteko Eskola Lurraldea deialdia ebatzi da

Eskola Lurraldearen bigarren edizioko ebaluazio taldeak bildu eta Lizarrako Remotival Ikastetxe publikoaren “Iturriaren koloreak” proiektua hautatzea erabaki du. Batzordeak bereziki baloratu du lurraldearekin duen harremana eta honen gain eragiteko gaitasuna. Proiektu berria irailean abiatuko da eta ikasturte osoko ibilbidea izango du. Aurkeztutako gainontzeko proposamenak baloratzen eta eskertu nahi ditugu Uharte Zentrotik, egindako ahalegina eta heziketa artistikoa…

Eskola lurraldea 2018/19

“Eskola Lurraldea” Nafarroako ikastetxe batean urtebeteko proiektu bat garatzeko deialdia da. Proiektu horretan, eskolaren eta lurraldearen arteko erlazioa lantzen da. Deialdiak, hezkuntza-proiektu bat lagundu nahi du eskolako mugez haratago jotzeko, eskolak ingurune hurbilarekin duen harremana birpentsatuta, arteetatik eta pentsamendu garaikidetik hurbil dauden estrategiak edo proposamenak erabiliz.Ikastetxe bereko hiru irakaslek (gutxienez) eratutako talde batek hezkuntza berrikuntzako proiektu bat aurkeztu behar…