Ob Skena egoitza

ARTE ESZENIKOEN EGOITZA
Deialdiaren itxiera: martxoak 17
Uharte Zentroak bi egoitza eskaintzen ditu, 6/8 aste bitarteko iraupena izango dute eta bata, bertako artista edo kolektibo bati zuzendua dago (Nafarroan jaiotakoa edo bizi dena), bestea, Estatuan bizi den artista edo kolektibo bati zuzendua.

Komisariotza ikerketa egoitza

KOMISARIOTZA IKERKETA EGOITZA
Deialdiaren itxiera: 2019ko martxoaren 3an
Arte garaikideko komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuetan interesa izan dezaketen pertsonei eta kolektiboei zuzendua, idazmenetik, komisariotzatik edo beste ikerketa alor batzuetatik abiatuta. Ez da beharrezkoa komisariotzaren ikerketa proiektu garatu bat izatea, nahikoa da gerora garatzeko hasierako ikerketa ideia bat izatea.

OB Eskena egoitza

Deialdiaren itxiera uztailak 27
Uharte Zentroak bi egoitza eskaintzen ditu, 6/8 aste bitarteko iraupena izango dute eta bata, bertako artista edo kolektibo bati zuzendua dago (Nafarroan jaiotakoa edo bizi dena), bestea, Estatuan bizi den artista edo kolektibo bati zuzendua.

Zeharkako estetikak | Aisialdiko ekosistemak

EGOITZA
Deialdiraen itxiera: ekainak 11
Egoitza artistikorako deialdia, Uharte, Atarrabia eta Burlataren testuinguru sozialean garatzeko proiektu baterako. Hautatutako proposamenak 1.500 euroko dirusaria izango du, dietetarako bveste 900 euro, 150 euro bidai laguntza. Alojamendua ere antolakuntzak eskainiko du. Proiektuaren ekoizpenerako beste 1.500 euroko laguntza gehienez.

Itzal Aktiboa saria | 2018

EGOITZA
Deialdiaren itxiera: 2018/07/15.
Itzal Aktiboa elkarteak, Euskal Kultur Erakundea eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroarekin elkarlanean, eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen laguntzarekin, 2018ko Gazte Sorkuntza Itzal Aktiboa saria eskaintzen du. 2.000 euroko saria, 40 urte azpitik dituen eta Euskal Herrian bizi den edo Euskal Herriarekin lotura sendoak dituen artista bati emanen zaio.

KOMISARIOTZAREN INGURUKO IKERKETAK GARATZEKO EGOITZAK

Deialdiaren itxiera 2018/03/27ra luzatu da. Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi luzatzen ditu Uharte Zentroak (bata, lekuko agenteei zuzendua, eta bestea, bertakoak ez direnentzat). Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da. Aurkeztutako proposamenak, idazketa proiektuak, editorialak, komisariotzaren inguruko ikerketak eta/edo proiektu dokumentalak izan daitezke, eta hasierako edozein fasetan egon ahal izanen dira.