Itzal Aktiboa saria | 2018

EGOITZA
Deialdiaren itxiera: 2018/07/15.
Itzal Aktiboa elkarteak, Euskal Kultur Erakundea eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroarekin elkarlanean, eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen laguntzarekin, 2018ko Gazte Sorkuntza Itzal Aktiboa saria eskaintzen du. 2.000 euroko saria, 40 urte azpitik dituen eta Euskal Herrian bizi den edo Euskal Herriarekin lotura sendoak dituen artista bati emanen zaio.

KOMISARIOTZAREN INGURUKO IKERKETAK GARATZEKO EGOITZAK

Deialdiaren itxiera 2018/03/27ra luzatu da. Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi luzatzen ditu Uharte Zentroak (bata, lekuko agenteei zuzendua, eta bestea, bertakoak ez direnentzat). Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da. Aurkeztutako proposamenak, idazketa proiektuak, editorialak, komisariotzaren inguruko ikerketak eta/edo proiektu dokumentalak izan daitezke, eta hasierako edozein fasetan egon ahal izanen dira.

Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko egoitza | 2017

Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi luzatzen ditu Uharte Zentroak (bata, lekuko agenteei zuzendua, eta bestea, bertakoak ez direnentzat). Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da. Uharte Zentroak, ekoizpenaren inguruko ardura izateaz gain, jakintza eta ezagueren ingurukoa ere badu. Hori dela eta, publikoarekin elkarbanatzeko beste moduak dituzten eta programazioa jasangarritasunean, malgutasunean, informaltasunean…