Aperitifak: A.19-UDHR

CANTAMAÑANAS KOLEKTIBOA
Irailak 8, 12:00etan
Cantamañanas, Nazioarteko hiri arte festibalarekin paraleloan, horma-irudi kolektibo bat egingo da. Modu iragankor batean kexa postontzi, kritika gune, mihise eta publizitate murru gisa funtzionatuko du. Parte hartu nahi duenari, ahotsa irudikatzeko aukera eman nahi dio Cantamañanasek, esan edo marraztu nahi duena edozer izanik ere. Ingurua izorratzen ez badu, edozein mezu edo ihardespen ongietorria izango da horma-irudian.

Aperitifak: Soinu kanpina

CHICO-TRÓPICO
Ekainak 9, 12:30ean
La COSA, grabaketa estudio-karabanan egindako lana aurkeztuko digu Chico trópiko kolektiboak. Soinu kanpina Berriozarreko karriketan ibili da maiaitzean bizilagunen soinu eta musikak grabatzen. Aperitifaken soinu instalazioak eta ikusentzunezkoak jarriko dira sorkuntza komunitarioaren prozesua ikusi ahal izateko. Soinu barbakoa batean egindajo txorizoa dastatzeko aukera ere egonen da.

APERITIFAK: LO BUENO

Ghislaine Verano
2018 maiatzak 5, 12:30ean

Gure gorputzetik, gure desiretatik, nahi eta adimenetik igaro.
Ona txarra ez dena ote da? Pertsona batzuentzat ona dena, beste batzuentzat txarra da? Ezetz uste dut. Ez, ezta gutxiagorik ere. Ezetz borobila.

APERITIFAK: KBK Kontrabandistak

MUGAKIDE SAREA
Apirilak 21, 12:30ean.
KBK – Kontrabandistak argitalpen proiektuak ikus-arteak eta kultura garaikidea ditu hizpide, mugaz gaindiko ikuspuntu batetik begiratuta. Muga, arte garaikidea, tokiko kultura eta izaera ditu ardatz eta pentsamendu kritiko, aske eta eraikitzailea sustatzen ditu. Ekimen hau Mugakidek bultzatua da, Bitamine Faktoria sormen eta kultura ekoizpen lantegiak eta Nekatoenea artisten egoitzak osatzen duten sareak.

APERITIFAK: HAU EZ DA KATALOGO BAT

AIZPEA LASA VILLA / FERMÍN DÍEZ DE ULZURRUN / MAITE MUTUBERRIA / ALEXANDRA BAURÈS
Martxoak 17, larunbata.
100 años después de Duchamp, Este cuaderno contiene una exposición, Guisantes crudos, Enorme suciedad. 2017an Arte plastikoen eta ikusikoen argitalpenerako laguntzak jaso zituzten lanen aurkezpena eta egileekin topaketa: marrazkiak, zirriborroak, bideoak, ohar-liburuak, lantegia eta performancea.

Aperitifak: Geodesia

SOFÍA ALBERO VERDÚ – MIREYA MARTÍN LARUMBE
Otsailak 10, larunbata.
Geodesia, Nafarroako Foru Erkidegoan egiten ari den agente artistikoen lehenengo mapeoaren izena da, Uharteko Arte Garaikide Zentroak deitutako egoitza batean garatua izan da.

APERITIFAK: 1-10 elevado a 10

PEDRO MARCO LANDA
Urtarrilak 20, larunbata
Hurrengo Aperitifak-ean Pedro M. Landa artista, Javier Armentia, Iruñeko Planetarioko zuzendariarekin elkarrizketan ariko da, proiektuan lantzen diren hainbat gaien inguruan, besteak, bestek, Artea eta Zientziaren arteko harremanak, ilustrazio zientifikoari aplikatutako ilustrazioa edo matematikek kuantifikatutako eta deskribatutako artea.

APERITIFAK: Grafika feministak

MAITE GARBAYO MAEZTU / COLECTIVO ANDRE MARI / ZALOA BASABE
Abenduak 16, larunbata
Aperitifak honetan, mugimendu feministaren historian ibilbide bat proposatzen dugu ekoizpen estetikotik abiatuz (kartelak, pegatak…) Saloa Basabek, Andre Mari Kolektiboak egindako karteletan eta Maite Garbaiok egindako ikerketa baten inguruan gidatuko gaitu.