Izenburua
Postontzi Irekia
Epea
Deialdiaren itxiera: ekainak 4.

Uharte Zentroak laguntzen deialdi bat ireki du, tokiko taldeek edo lantaldeek proposatutako proiektuak abian jartzeko edo haien jarraipena egiteko, baldin eta Nafarroako geografiako edozein puntutan gertatzen badira eta komunitate artistikorako diren.

Postontzi Irekiaren helburua ekintza/prozesuen kudeaketa/antolaketa sustatzea da, komunitate artistikoa zuzenean artikulatu/aberastu/sustatu/eragindu/faboratuko dutenak, hau da, ehun artistiko konektatu eta aktibo bat sortzen lagunduko dutenak eta komunitatetik bertatik proposatuko direnak.

Postontzi Irekia Ekosistemaren jarraipena da, lekuko komunitate artistikoarekiko etengabeko hartu emana eta beharren entzutean oinarritutako ekimena. Duela urtebete arte, parte-hartze jardunaldietan oinarritu da, bertan, artista talde anitz batek nahiak eta beharrak planteatu izan ditu, horiei esker, hainbat lan talde sortu ziren (batzuk oraindik lanean jarraitzen dute, beste batzuk geldirik daude eta beste batzuk beste testuinguru batzuetara eratorri dira). Hortik aurrera, Ekosistemak bira bat ematen du, aurrekontuaren zati bat modu autonomoan bidea egin dezaketen eta komunitate artistikoa aberastuko duten proiektu kolektiboak sustatzeko bideratuz.

Ehun artistikotik egiten eta pentsatzen jarraitzeko, proiektu sailkatuek deialdian aurkeztutako taldeekin batera garatutako lan bilkura batean hautatuko dira. Hau da, proiektuak garatzeko interesa duten taldeek, hautaketa prozesuan aktiboki parte hartuko dute, modu honetan taldeen arteko interakzioa bilatzen da, jakintzen trukaketa eta plazaratutako proiektuen hobekuntzarako proposamenak egin ahal izanen dira. Hautatu gabeko proiektuak hurrengo deialdietan aurkeztu ahal izanen dira.

Ez da sorkuntza egoitza bat, eta ez da proiektu artistiko pertsonalak (kolektiboak izan arren) garatzen laguntzea bilatzen).

NORI ZUZENDUA DAGO

Arte garaikidearekin zerikusia duten eta Nafarroarekin lotura duten talde edo kolektiboei zuzendua, proiektu bat komunitate artistikotik eta harentzat garatzeko edo jarraitzeko interesa dutenei.

Taldeak dagoeneko eraturik egon daitezke, edo proiekturako sortu.

ZER ESKAINTZEN DA

  • 3.000€ (zergak eta atxikipenak barne) gehienez hiru proiekturi emateko, gehienez, 1.000 euro proiektuko.
  •  Uharte Zentroan lan egiteko espazioa eta bertako baliabide tekniko eta teknologikoak.
  • Uharte Zentroko taldearen jarraipena eta aholkularitza.

DATAK ETA EGOITZA

Deialdiaren itxiera: ekainak 4.

Proiektuak aztertzeko bilera: ekainaren 10ean Uharte Zentroan.

Proiektuaren iraupena: 2020 urtea bukatu bitartean. Proiektuaren iraupena eta denborak taldeen eta zentroaren artean adostuko dira, hala ere, hautatutako taldeak, proiektuaren koordinazioa eta sortuko dituen gastuak Uharte Zentroarekin abuztuaren 30a baino lehen adostuko ditu.

Proiektuaren egoitza: Uharte Zentroa proiektua bertan hartzeko prest badago ere, ez da nahitaezkoa egoitza hau izatea. Beste edozein espaziotan edo hainbat espazioa banatuta garatu ahal izango da

BALORAZIO IRIZPIDEA

  • Proposamenaren interesa eta garrantzia.
  • Komunitate artistikoarekiko eragina.
  • Ekonomikoki eta egiteari begira bideragarria izatea.

BALORAZIO METODOLOGIA

  • Aurkeztutako talde bakoitzak ordezkari baten bidez parte hartu beharko du proiektuak hautatzeko prozesuan.
  • Ekainaren 10ean, arratsaldean, taldeetako ordezkarien eta Uharte Zentroaren artean aurkeztutako proiektuak aztertuko dira. Saioan, proiektua tokiko arte-ehuna sortzeko eta indartzeko eskakizunetara egokitzen dela argudiatzeko deia egingo zaie proiektuei. Eztabaidaren ondoren, parte-hartzaileek proiektu onuradunak adostuko dituzte.
  • Hautatu ez diren proiektuak hurrengo deialdietara aurkeztu ahal izango dira, proposamena bilera horretan garatutako ekarpenen arabera aldatuz.

PARTE-HARTZEKO BALDINTZAK

Deialdi honetara aurkezteak oinarri hauek onartzea dakar.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Izena emateko, https://www.centrohuarte.es/buzon-postontzi orrialdeko formularioa bete beharko da eta atxikitako PDF artxibo bakarrak (gehienez 5mb) honako hauek jasoko ditu:

  • Taldearen aurkezpena: partaideak, interesak…
  • Proposamena:
    • Proiektuaren laburpena, ekintzak, ekimenak, topaketa, festibala…
    • Helburu nagusiak.
    • Proposamenak nola laguntzen du arte-komunitatean ehuna sortzen? Tokiko komunitate artistikoaren zein beharrei erantzuten dio proposatutakoak?
    • Balizko kronograma.
    • Irudiak, zirriborroak, erreferenteak, dokumentazio osagarria (hautazkoa).
  • Ekoizpen gastuen aurreikuspena (diru-laguntza jaso dezakete ekoizpen gastuek eta kanpoko profesionalen kontratazioak baina ez taldearen dirusariek).

Oinarriak Postontzi Irekia I Deialdia 2020