‘Cabello/Carceller. Bailar El género en disputa, proceso de taller. Fotografía: Arantxa Boyero’.
Gorputzak, espazioetan ez ezik, oroimenean ere bizi dira. Existitu ziren, existitzen diren, eta badirudi existituko diren gorputz pribilegiatuak, espazio komunaz jabetu zirenak (nahi edo nahi gabe) eta izendatu zutenak. Gure oroimena egunero daramagun gorputzak dira, kontzeptualki bizi garenak, gure kaleak izendatzeko oparitu diegulako, gure bizitzak markatzeko, baita gure unerik intimoenak ere. Baina zer gertatu zen galdutako gorpuekin? Zer gertatu zen nahita ahaztutako gorputzekin? Ahanztura hori iraunarazi behar al dugu? Aktibatu al dezakegu haren oroitzapena, are urrunagokoa?
Europan, gure kaleek jarrera ideologikoa, defendatu diren politikak eta horiek gidatu dituzten balioak adierazten dizkigute. Baina, hurbileko adibide bat jartzearren, zenbat kalek izendatzen dituzte trans subjektuak gure herri eta hirietan? Zenbat monumentu aurkitzen ditugu beste bizikidetza-modu batzuen alde egin zuten subjektu disidenteak eta subjektu eraldatzaileen inguruan?
NORI ZUZENDUA
Edozein diziplinatako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo lan egiteko modu propioak bilatu nahi dituen edonori.
EGUNAK ETA ORDUAK
Azaroaren 21etik 24ra 15:30etatik 19:30etara
IZEN-EMATEAK
Orri honetako formularioa betez urriaren 24tik, azaroaren 17ra
PREZIOA
25 euro
IRAKASLEAK
Cabello/Carceller 90eko hamarkadaren hasieratik ari dira elkarlanean, beren proiektu artistikoen garapena ikerketa, idazketa, komisariotza eta irakaskuntzarekin uztartuz. Bere lana Veneziako 56. Biurtekoan Espainiako Pabilioian parte hartu zuen eta bakarkako hainbat erakusketetan erakutsi da MUACen (Mexiko), CA2Mn (Madril), MARCO (Vigo), Azkuna Zentroan (Bilbo) edo Valentziako IVAMen, eta Danimarkako, Filadelfiako eta Buenos Airesko arte zentroetan, besteak beste. Gainera, hainbat kolektiboetan parte hartu dute: Centre Pompidou (Paris, Malaga), MACBA Barcelona, Tranzit (Bratislava), Museo da Electricidade (Lisboa), MNCARS (Madril), Brooklyn Museum (New York), etab.
http://www.cabellocarceller.info/engl
Lantegi hau NUPek, EHU-k eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da eta partaideetako batzuk masterreko ikasleak izan ohi dira. 2020-21 ikasturtean 8 tailer emanen dira, 15 ordu inguru bakoitza. Aurten, artista hauek izango dira gonbidatuak: