Izenburua
#Blendícete: Modelatzea, Animazioa eta 3D Inprimaketa Blenderrekin
Egilea
Desirée Quevedo Nieto
Data
Martxoaren 3tik 6ra, astelhenetik ostegunera
Ordua
15:30etatik 19:30tara
Sarrera
Izena emanda. 25€

#Blendícete: Modelatzea, Animazioa eta 3D Inprimaketa Blenderrekin

#Blendícete formakuntza-programa bat da, Blender software librearen aukera ugariak esploratzeko diseinatutako workshop sorta bat osatzen duena. Tailer intentsibo honen helburua parte-hartzaileak programaren potentzial sortzaile eta teknikoan murgiltzea da, 3D modelatzetik eta animaziotik material gehikuntzaren bidezko inprimaketara arte.

Saioetan zehar, objektu hirudimentsionalak sortzen, manipulatzen eta optimizatzen ikasiko dugu, modelatze-teknika funtsezkoak eta animazioaren oinarrizko kontzeptuak esploratuz. Horrez gain, ideia fisiko bihurtzeko prozesu sortzaileetan tresna digitalak integratuz, 3D inprimaketak prestatzeko eta gauzatzeko urrats giltzarriak landuko ditugu.

 

Programa:

3D modelatzea

    • Blenderreko modelatze-tresna oinarrizkoak.
    • Diseinu aurreraturako modifikatzaileen erabilera.

3D inprimaketa

    • Fitxategien konfigurazioa eta inprimaketarako sareten optimizazioa.
    • 3D eskaneaketa: digitalizazioa eta edizio oinarrizkoa.
    • Inprimagailuen konfigurazioa eta filamentuen erabilera.
    • Modeloen inprimaketa.

Inguruneak sortzea eta testurizatzea

    • Argiztapena, materialak eta testurak Blender-en.

3D animazioa

    • Timeline-a eta keyframe-ak: sarrera.
    • Objektuak, kamerak eta deformadore oinarrizkoak (shape keys) animatzea.
    • Ingurune animatuen konfigurazioa eta eszenen renderizazioa.

 

Norentzat
Tailer hau 3D modelatzean eta animazioan, diseinu digitalean eta fabrikazio digitalean interesa duen edozein pertsonarentzat da egokia. Halaber, arte tresna hauek beren prozesu sortzailean integratu nahi dituzten artistentzat, diseinatzaileentzat eta ilustratzaileentzat aproposa da.

 

Baldintza teknikoak

  • Maila: Hastera bideratua. Ez da aurretiko ezagutzarik behar.
  • Materialak: Parte-hartzaile bakoitzak ordenagailu pertsonal bat ekarri beharko du. Blender softwarearen instalazioa lehen egunean elkarrekin egingo dugu.

 


Desirée Quevedo Nieto (1990, Bartzelona)

Diziplina anitzeko artista, irakasle eta ikerlaria da, sorkuntza digitalean espezializatua. Bere lana artearen, teknologiaren eta ekologia espekulatiboen arteko elkargunean kokatzen da, formatu ikus-entzunezkoak, birtualak eta eskulturazkoak esploratuz. Bere iruditeria paisaia post-naturaletatik eta espezie arteko narrazioetatik abiatzen da, teknologia estetikoekin sortzen diren harremanak eta interferentziak esploratzeko. Bere ikuspegiaren osagai giltzarria tresna libreen eta filosofia open source-ren erabilera da, ezagutza trukatzeko sare kolaboratiboak sortzeko. Bere lana lan propioaren eta beste artist*ekin egindako elkarlanaren artean banatzen da, eta hainbat espaziotan erakutsi izan du, besteak beste: Museu de la Música (Bartzelona), Arts Santa Mònica (Bartzelona), Ars Electronica Garden (Bartzelona), Montehermoso Kulturunea (Gasteiz), Arco 2023 (Madril), Kunststiftung Baden-Württemberg (Stuttgart) eta Juan Naranjo Galeria (Bartzelona).