Bizitza salbatu ziguten gauzak
Elkar ezagutzeko, partekatzeko eta taldean irudikatzeko topaketa
Apelatuta sentitzen den edonori zuzendua
Antartika, Iruñeko kale Nagusia 53an
Urriak 19 asteartea, 19:00etan
“lo cuir produce momentos de contacto,
los momentos cuir acontecen cuando las cosas no logran ser coherentes,
en esos momentos de fracaso la desorientación aparece (…)
un objeto cuir es un objeto que hace posible el contacto, el encuentro”
Sara Ahmed, Fenomenología queer.
Ukitu kolektiboa topaleku gisa planteatzen da, bertan komisariotza disidente baten aukerak, eta espazio eta erakunde kulturaletan ikusle cuirrak duten papera pentsatu nahi da. Leku hau errorea, zoria eta prekarioa besarkatzen dituen egitate batetik pentsatzea interesatzen zaigu, horiek ezagutza desorientatu baten ekoizle posible gisa ulertuz.
Horretarako, intuizioan eta zorian oinarritutako metodologia aukeratu dugu, ikerketa norabide bakar batera bideratzea saihestuz. Horren ordez, leku jakin batera iristea edo egia jakin bat sortzea baino gehiago, lanak eta ikerketak berak subjektu gisa nola zeharkatzen eta osatzen gaituzten aztertzea bilatzen duen irakurketa desiragarri bat planteatzen dugu.
Testu honek irekitzen duen aipuak adierazten du gauza batzuekin kontaktuan egoteak munduarekiko dugun orientazioa eta hura zeharkatu eta bizitzeko modua alda ditzakeela. Ikerketa kuratorialaren egoitza gisa, bizitza salbatu ziguten gauzak ‘topaketa/tailerra/jolasa da, gauzak (testuak, ehunak, objektuak, ahotsak, irudiak, memoriak…) subjektibitate disidenteen arteko harreman-gune eta aintzatespen-leku gisa pentsatzeari eskainia.
Gauzen bidez ezar ditzakegun harreman desberdinak pentsatzera bideratuko dugu topaketa, eta kolektiboki irudikatzera ─fikzioak eta espekulazioak ematen dizkiguten aukeretatik─ zein leku, prozesu edo objektu behar ditugun existitzeko eta irauteko. Jarduera bi zatitan banatuko da: bata, elkar ezagutu, partekatu eta besteen gauzetan elkar ezagutzeko, eta, bestea, gauza komun bat egiteko prozesuak taldean irudikatzeko.
Ukitu Kolektiboa Uharte Zentroko Komisariotza Ikerketa egoitza garatzen ari da eta Elena Olave Duñabeitiak eta Pedro Merchán Mateosek osatzen dute.