VIRGEN BLANCA IKASTETXE PUBLIKOKO HAUR HEZKUNTZAKO 2. MAILA
Beti pentsatu izan dugu sorginak gaiztoak direla, aurpegi berdea dutela eta sudur handian garoa dutela. Eta haratago begiratzen badugu eta botere bereziak dituzten emakume huen jakindurian murgiltzen bagara? Paula Duróren margolanen eskutik latinoamerikar kulturako sorginen inguruko gogoeta egingo dugu eta “Quitapenas” panpinen sorkuntza landuko dugu. Ondoren, Maia artistaren laguntzarekin zirkulu magiko bat egingo dugu elementu naturalekin eta bertan gure beldurrak sendatzeko errituala egingo dugu panpintxoekin itzalezko joko bat antzeztuz.
*Eskerrak eman nahi dizkiegu Lislore, Krabelin eta Tantairi materialengatik.