Izenburua
Adierazpenetik haratago
Egilea
Quím Pujol
Data
2022ko otsailaren 21etik 24ra.
Ordua
15:30etik, 19:30era.
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Izena emanda
Epea
2022/02/17

Laborategi honek tresna fisiko batzuk proposatzen ditu (gorputzaren bidez) esperientzia moduan erlazionatu ahal izateko zenbait gairekin, hala nola, denbora, espazioa, koreografia edo beste edozein konposizio mota, interpretearen arreta (edo, hobeto esanda, arreta hori praktika bakoitzean egon daitekeen/behar duen toki zehatza) eta gorputz bat izateari lotutako identitate indibidualaren eraikuntza (gorputz baten bidez bizitzea eta esperimentatzea). Edukia hainbat norabidetan hedatzen da, baina, nolabait, laborategia bera gai horiek guztiak harremanetan eta elkarrizketan jartzen dituen hari eroale gisa ulertzen da. Gai horien inguruan hausnartu, esperimentatu eta sortu ditut azken urteetako nire piezak. Egileak tresna horiek ere partekatzen ditu ematen diuen ikastaro eta tailerren bidez, baliagarri eta argigarri sentitzen dituelako.

NORI ZUZENDUA

Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua.

DATA ETA ORDUA

2022ko otsailaren 21etik 24ra. 15:30etik, 19:30era.

IZEN EMATEAK

Orrialde honetako formularioa beteta abenduaren 2021eko 24tik, 2022ko urtarrilaren 18ra. 20 euro.

IRAKASLEA

Quim Pujol-ek poesiaren, zuzeneko arteen eta arte garaikidearen arteko mugak aztertzen ditu. Bere azken lanen artean, Fregoli (2016-2021), Croma seriea (2018-2021) eta De la ceca a la Meca (2019-2021) nabarmentzen dira. Besteak beste, Intervalo Fundació Antoni Tàpies-en edo Visceral Blue en La Capella erakusketetan parte hartu du. Ixiar Rozasekin batera, okupazio-ariketak teoria afektiboari buruzko liburukia argitaratu zuen, eta Mercat de les Flors-en programa esperimentalaren komisarioa izan zen (2011-2015).


Lantegi hau NUPek, EHU-k eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da eta partaideetako batzuk masterreko ikasleak izan ohi dira. 2020-21 ikasturtean 8 tailer emanen dira, 15 ordu inguru bakoitza. Aurten, artista hauek izango dira gonbidatuak: Amalia Fernández Sánchez, Virginia García del Pino, Jeleton, Fermín Jiménez Landa, Ana Laura Alaez, Víctor Mazón Gardoqui, Quim Pujol Guerrero eta Ixiar Rozas Elizalde.