Izenburua
AUTOEDIT III
Egilea
Komisarioa: J.P. Huércanos
Data
2017/05/13
Ordua
Egun osoa
Sarrera
Librea
Norentzat
Edizio independienteari buruz daukaten interesatuei

Arte eta egile proiektuei loturiko edizio independentearen munduan eraldakuntza-prozesu nabarmena gertatu da azken urteotan, sorkuntza-proiektuak egiteko autoedizioa aukeratu duten egileen agerpenak eraginda.

AutoEdit proiektuaren hirugarren edizioaren helburua da praktika autoeditatuak agerrarazten jarraitzea eta gogoeta gune berri bat sortzea autoedizioari buruz, arte-praktika gisa, ahalmena duena bai arauzko praktikak aldatzeko, bai ezagutza-eremu tazitu bat sortzeko: hau da, ezagutza-eremu aldagarri bat, formalizatzeko zaila, ezarrita dauden gune akademikoetan transmititzen ez dena, sareetan, tailerretan eta elkarlanerako prestakuntza-esperientzietan baizik.

Oraingo honetan, era askotako jarduerez osaturiko jardunaldi bat antolatu da, guztiak ere autoedizioari lotutakoak, hala nola proiektuak ikuskatzea, autofanzine eta estanpazio tailer bat, argitalpen autoeditatuei buruzko mikro erakusketa bat,  Bookjockey saio bat Julián Barónen eskutik, eta Roberto Equisoainen ekintza performatibo bat.

Komisarioa:

J. P. Huércanos Oteitza Museoko zuzendariordea da eta eskulturari nahiz prozesu editorialei loturiko proiektuen komisarioa. Arlo horretan, Autoedit proiektuen komisarioa izan da. Forma eta eredu berriak autoedizioan eta argitalpen independentean, Arte Garaikideko Uharte Zentroan (2014-2015), Do It With Others, Praktika autoeditatuak irudiaren hizkuntzetan, Madrilgo Cibeles Zentroan (2015-2016), eta AutoEdit II. Autoedizioa eta hizkuntza plastikoak, Arte Garaikideko Uharte Zentroan (2016).

 

Programazioa ikusteko, egin klik hemen.