GURE PATIOA 2017/2018

Proiektu hau arte-ikerkuntza prozesu bat izan da. Tresna plastiko, ikusizko, zein gorputzezkoak erabiliz, ikasleek jostalekuaren erabileren hausnarketan sakondu dute. Aurreko urtean beste ikasleek egindako ikerketatik abiatuz, haien ekarpenak egin dituzte orain 3. mailan dauden ikasleen lanari jarraipena emanez. Ikasturte honetan gorputzak espazioan nola mugitzen diren aztertu dugu. Horretarako, jostalekuaren planoa Uharte Zentrora ekarri dugu eta,…

Mintegia: Zehar irudiak. GATAZKA IRUDIEN INGURUKO HAUSNARKETAK

Arantza Santesteban
Ekainak 1 eta 2
ZEHAR IRUDIAK. Gatazka-irudien inguruko hausnarketak, gatazka politikoen irudien zirkulazioaren inguruan hausnartzeko bilgune bat izan nahi du. Jakintza akademikoa, sortzailea eta ekintzaile izaeraren bidegurutzeetan eratzen denaren ziurtasunetik abiatzen gara; hori dela eta, espazio hibrido bat sortzea bilatzen da irudi hauek diziplina eta formatu anitzetatik aztertzeko.

KOMISARIOTZAREN INGURUKO IKERKETAK GARATZEKO EGOITZAK

Deialdiaren itxiera 2018/03/27ra luzatu da. Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi luzatzen ditu Uharte Zentroak (bata, lekuko agenteei zuzendua, eta bestea, bertakoak ez direnentzat). Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da. Aurkeztutako proposamenak, idazketa proiektuak, editorialak, komisariotzaren inguruko ikerketak eta/edo proiektu dokumentalak izan daitezke, eta hasierako edozein fasetan egon ahal izanen dira.

HABITACIÓN: SIETE-ZAZPI

JABIER VILLARREAL / MAITE VELAZ / TXO!? / IONE ATENEA / ITZIAR MARKIEGI / ESTITXU OTERMIN / TAXIO ARDANAZ.
Otsailak 9 – martxoak 25.
2017an Nafarroako Gobernuak eta Uharte Zentroak sustatutako Arte plastikoen eta ikusikoen produkziorako laguntzak jaso zituzten proiektu hautatuei zuzendua dago hurrengo Habitación.

Aperitifak: Geodesia

SOFÍA ALBERO VERDÚ – MIREYA MARTÍN LARUMBE
Otsailak 10, larunbata.
Geodesia, Nafarroako Foru Erkidegoan egiten ari den agente artistikoen lehenengo mapeoaren izena da, Uharteko Arte Garaikide Zentroak deitutako egoitza batean garatua izan da.