Agenda Arte Gaztea

Arte Gaztea lehiaketako aurkezpena irailaren 28an egingo da Uharte Zentroan arratsaldeko 18:30ean. Ordutik, urriaren 7a arte, ikusgai egongo dira arte plastikoen modalitatean sailkatuak izan diren lanak. Ondorengo egunetarako hainbat lantegi eta ekimen antolatu dira, guztiak, interesa duen edonori irekita daude. Lantegietan parte hartzeko, izena eman behar da eposta bat bidaliz encuentros@navarra.es helbidean. Uharte Zentroan, Arte…

ESTANPAZIO-TEKNIKAK, HEZKUNTZA BALIABIDE

Eskua estanpatzea gizakiak erabilitako lehenengoetariko adierazpen-plastikoa da, esperimentazioaren bidez edo halabearrez sortua. Aztarna simple hori aberastuz joango da eta ikasgelan baliabide didaktiko gisa erabil daitezkeen estanpazio modu ezberdinak sortuko ditu. Estanpazioarekin lotutako teknikek esku-, espazio- eta ezagutza-trebetasunekin lotutako hainbat gaitasunen garapena dakarte. Zehazki, teknika hauek sorkuntzarako tresna gisa erabil daitezke konposizio ezberdinak eratuz, marra, masa,…

2018-2019 Ikasturterako Hezkuntza Eskaintza

Uharte Zentroak arreta berezia jartzen du hezkuntza komunitatea eta komunitate artistikoa lotzeko aukera ematen duten prozesuak sortzean, jardun eraldatzaile batetik; esploratzeko dauden heziketa aukera berriak bilatu eta abiaraztea dakarrenetik, hain zuzen. Asmo horrekin estreinatzen dugu hezkuntza eskaintza berria. Bertan, jada lehendik gauzatzen ari ginen irakaskuntza prestakuntza proposamenak, hala nola VACA Proiektua, ikasgelekin edo eskolekin ekintza…

Armenia eta Boliviako nazioarteko egoitzak ebatzi dira

Uharte Zentroak, Bolivako mARTadero espazioarekin (Cochabamba) eta Armeniako ACSL espazioarekin (Yerevan) elkarlanean nazioartekoa bi egoitza eskaini ditu, Nafarroako bi artistak, espazio bakoitzari dagokion testuinguru eta printzipioetan oinarritutako bi proiektu garatzeko. ACSL-k Uharte Zentroak hautatutago egoilarien artean, ANDREA OLAIZ, hautatu du bertan egoitza garatzeko , era berean, Martaderok IONE ATENEA hautatu du. Deialdiaren inguruko info gehiago hemen.

PIG – PIC: Pentsamendua Ikerketa Gorputza – Pensamiento Investigación Cuerpo

P.IG – P.IC.: Pentsamendua Ikerketa Gorputza – Pensamiento Investigación Cuerpo, hitzaldien bidez aktibatzen den topagune bat da. Hitzaldi horietako batzuk performatiboak dira, eta “ERRESPETUA – ZAINKETA – AFEKTUAK” gaiak landuz, patroiak, paradigmak eta egiteko moldeak birplanteatzen edo/eta zalantzan jartzen dituzte, ziurtzat jotzen duguna birpentsatu dezagun eta hartaz gogoeta egin dezagun.

Aperitifak: A.19-UDHR

CANTAMAÑANAS KOLEKTIBOA
Irailak 8, 12:00etan
Cantamañanas, Nazioarteko hiri arte festibalarekin paraleloan, horma-irudi kolektibo bat egingo da. Modu iragankor batean kexa postontzi, kritika gune, mihise eta publizitate murru gisa funtzionatuko du. Parte hartu nahi duenari, ahotsa irudikatzeko aukera eman nahi dio Cantamañanasek, esan edo marraztu nahi duena edozer izanik ere. Ingurua izorratzen ez badu, edozein mezu edo ihardespen ongietorria izango da horma-irudian.