Postontzi Irekia I deialdia ebatzi da | 2019

“Iruñea Nola”, “Radio Reymi/Nola Critical Bass” eta “Maslow Industries” izan ziren Huarte Zentroko Postontzi Irekia deialdira aurkeztu ziren kolektiboak, bertan, garatutako proiektuen helburu nagusia komunitatera itzultzea izango da. Parte-hartzaileei proiektuak aurkezteko deitutako bileran erabaki zen hiru proiektuek betetzen zutela funtzio nagusia, eta bakoitzak 1.000 euro jasoko ditu.

Iturriaren koloreak Lizarrako Remontival IPan

ESKOLA LURRALDEA – 2018/19 ikasturtea.
Ikasturte honetan Lizarrako Remontival ikastetxe publikoaren D eredua “Ituriaren Koloreak” proiektua lantzen ari da Eskola Lurraldearen baitan. Aurreko ikasturteetan eskolatik gertu zegoen 1856.urtean eraikitako Remontival iturriaren berreskuratze lanak egin zituzten eta aurten, inguruak edertu eta bide batez, adierazpen artistikorako jarduerak sustatu nahi izan dituzte

Habitación Zazpi – Siete

Martxoak 15 – Maiatzak 5
AMAIA GRACIA / ANDREA GANUZA / DAVID MUTILOA / ESTITXU ARROYO / MARISA MANTXOLA / TXUSPO POYO / XABIER ERKIZIA
Habitación: Zazpi-Siete, 2018an Nafarroako Gobernuak eta Uharte Zentroak sustatutako Arte plastikoen eta ikusikoen produkziorako laguntzak jaso zituzten proiektu hautatuei zuzendua dago.

Habitación: Trans-Humus aurkezpen publikoa

Irati Inorizak eta Natacha Sansozek, Habitación: Trans-Humus, prozesuan dagoen erakusketa gunean orain arte garatutako lana aurkeztuko dute. Uharte Zentroan egoitza bat egiteko hautatuak izan ziren artistak Itzal Aktiboa Sarian aurkeztu ondoren, sei astez, bestearen praktikarekiko gerturatze bat proposatzen dute, beraien gorputzak espazio publikoarekin harremantzean hasten diren ardurak trukatzeko. Aurkezpena otsailaren 15ean egingo da, arratsaldeko 18:30ean Uharte…

Eskola Lurraldea 2019/2020

Apirilaren 16a arte irekita dagoen deialdiak, hezkuntza-proiektu bat lagundu nahi du eskolako mugez haratago jotzeko, eskolak ingurune hurbilarekin duen harremana birpentsatuta, arteetatik eta pentsamendu garaikidetik hurbil dauden estrategiak edo proposamenak erabiliz