Izenburua
Esku-hartze artistikoa ospitaleetan 2022
Data
2022
Epea
2022/03/20
Norentzat
18-30 urte bitarteko artistentzat

18 eta 30 urte bitarteko artistei zuzendutako deialdia, Nafarroako Unibertsitate Ospitalean horma-irudi bat egiteko

Esku-hartze artistikoa 3,10 metroko altuera eta 58,60 metroko luzera duen horma baten gainean gauzatuko da edizio honetan, Ospitaleko psikiatria-pabiloian. Helburua da espazio bat sortzea, partekatzen duten pertsona guztiak humanizatzeko: profesionalak, pazienteak, senideak, lagunak. Proiektu artistikoen helburua ospitaleetako emozioak kudeatzen laguntzea izango da, azken horien kudeaketa erraztuz, gatazketan bitartekaritza eginez eta ospitalean gertatzen diren karga emozionaleko egoeretan lasaitasuna azaleratuz.

Esku-hartze artistikoa aurtengo edizioan gauzatuko da 80m2-ko horma baten gainean, Nafarroako Unibertsitate Ospitaletik bideratutako psikiatria-pabiloian.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak 5.650€ ordainduko dizkio artistari edo artistei lan artistikoaren ekoizpenagatik, materialengatik eta obra Ospitaleko espaziora eramateagatik. (Artista bat edo gehiago izan).

Aurkezteko epea eta modua

Epea: otsailaren 18tik martxoaren 20ra

Artista interesdunek Nafarroako Gazteriaren Institutuan (Yanguas y Miranda, 27 behea, 31003 Iruña) aurkeztu beharko dituzte beren proposamenak, eskabide batekin eta inskripzio-buletinarekin batera, Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro-bulegotan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarritako lekuetan (16. artikulua).

Informazio osoa Kirolaren eta Gazteriaren institutuko webgunean.

https://www.juventudnavarra.es/eu/2022ko-artea-eta-ospitaleak

https://www.juventudnavarra.es/imagenes/documentos/2022ko-artea-eta-ospitaleen-oinarriak-542-eu.pdf?ts=20220302193337