Uharte Zentroak, Nafarroako Gobernuko Kultura eta kirol sailarekin elkarlanean, Arte plastikoen eta ikusizkoen diru-laguntzen programa abiarazi du, arte-ikerketa arloko proiektu berriak sortzeko arte plastikoen eta ikusizkoen arloan: pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideo-sorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan.
Proiektuak Nafarroan jaio edo bizi diren artistek egin beharko dituzte, eta banakakoak edo taldekakoak izan daitezke.
Deialdi honetan diru-laguntza lortzen duten eskatzaileek ezin izanen dute laguntzarik eskatu modalitate berean, xede berarekin datozen bost urtean onesten diren deialdietan.
MODALITATEAK
Eskaerak bi modalitatetan aurkezteko aukera dute eskatzaileek: ekoizpenerako laguntza eta argitalpenerako laguntza. Hala ere, laguntza modalitate bakarrean jasotzeko eskubidea izango dute.
Ekoizpenerako laguntza sorkuntza plastikoa edo ikusikoarekin zerikusia duten proiektuei zuzendua dago. Guztira 60.000 euro daude, bost proiektu edo gehiago laguntzeko, proiektu bakoitzak gehienez 12.000 euro jaso ahal izanen ditu. Proiektuak garatzeko, Uharte Zentrokoinstalazioak erabiltzeko aukera izango dute onuradunek.
Argitalpenerako laguntza, euskarria kontuan izan gabe, hedapena eta formatu editoriala behar duten artisten promozioa helburu duten argitalpenei zuzenduak daude. Atal honek eskaintzen duen kopuru ekonomikoa 25.500 eurokoa da hiru proiektu edo gehiagorentzat, proiektu bakoitzak gehienez, 8.500 euro jasoko dituelarik. Finantzatu daitezkeen gastuak diseinu grafikoari dagozkionak, materialen lanketa eta prestaketa; beste egile batzuen ordainsariak; itzulpenak; ISBNa, edizioa eta inprimaketa; hedapena dira.
ESKAERAK
Eskaerak eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkezteko epea 2022ko martxoaren 17ko 23:59etan itxiko da.
Eskaerarekin dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
- Izena emateko fitxa behar bezala betea.
- NANaren fotokopia edo Nafarroan 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen erroldatua egotearen ziurtagiria.
- Aurrekontu xehatua eta zehatza, emandako eredua jarraituz: Excell-presupuesto
- Proiektuaren azalpen txostena, PDF bakarrean.
- Curriculuma, PDF bakarrean, deialdiaren xede den esparruan egindako ibilbide akademiko eta profesionalarekin (taldea izatekotan, kide guztien curriculuma aurkeztuko da).
- Aldez aurretik egindako lanen gaineko txostena.
ADI! OINARRIAK OSORIK hemen:
Oinarriak EUS AYUDAS artes plasticas y visuales 2022