Data
2017
Epea
Apirilaren 6a arte
Norentzat
Nafarroan bizi edo jaiotako artistei

Uharteko Arte Garaikide Zentroak arte plastikoen eta ikusikoen laguntza programa ireki du Nafarroako artisten artean ikerketa, obra produkzioa, difusioa sustatzeko. Hori dela eta beka deialdi honek sortzaileek proiektuen produkzioan eta argitalpenean laguntzen die. Deialdia edozein diziplina motari irekia dago (pintura, eskultura, marrazketa, argazkigintza, performancea, teknologia berriak, bideo artea, prozedura mixtoak..) Nafarroako edo Nafarroan bizi diren artistei zuzendua eta Nafarroako Gobernuko arte plastikoen laguntzetan 2013 – 2016 urteetan sarituak izan gabe behar dute. Aurkeztutako proiektuak 2017 urtean zehar eginak izan behar dira. Eskaera aurkezten duenak bi modalitateetarako egin dezake: produkziorako laguntza eta argitalpenerako laguntza.

Produkziorako laguntzak sorkuntza plastikoa eta bisualerako zuzenduak izango dira, guztira 60.0000 euro ezarri dira, bost laguntza edo gehiagorentzat (proiektuko gehienez 12.000 euro). Lanak ekoizteko beharrezkoak diren material gastuak lagunduko dira, desplazamenduak, ostu hartzeko eta garraio gastuak edo egitura kosteak. Proiektuak aurkezteko data apirilaren 6an amaituko da. Ondoren, proiektua gauzatu beharko da. Horretarako Uharteko Zentroko instalakuntzak erabilgarri izanen dituzte sortzaileek urte osoan zehar; 2018ko lehenengo hiruhilekoan proiektuen aurkezpena egingo da eta hurrengo urtean zehar dagokion erakusketa.

Bestalde, argitalpenerako laguntzak formatu editoriala behar duten argitalpenei zuzendua dago. Horretarako 24.900 euro daude gutxienez hiru proiektu laguntzeko (gehienez 8.300 euro lan bakoitzeko). Era berean, finantzatutako gastuak diseinu grafikoari, materialen lanketa, prestaketarako, autoreen zerbitzu-sarietarako, itzulpenetarako, isbn ateratzeko, ediziorako, inprimaketarako eta difusiorako izango dira. Eskaera egiteko epea apirilaren 16an bukatuko da.

 

LAGUNTZEN OINARRIAK

IZEN EMATEA argitalpenak

IZEN EMATEA ekoizpena_EUS 2

ERANSKINAK LAGUNTZAK