Uharte Zentroak, Nafarroako Gobernuko Kultura sailarekin elkarlanean, Arte Plastikoetarako eta Ikusizkoetarako Laguntzen Programa abiarazi du, arte-ikerketa arloko proiektu berriak sortzeko arte plastikoen eta ikusizkoen arloan: pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideo-sorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan.
Proiektuak Nafarroan jaio edo bizi diren artistek egin beharko dituzte, eta banakakoak edo taldekakoak izan daitezke. (kolektiboen kasuan, kide guztiek nafarrak izan beharko dute).
2020ko onuradunak aurkeztu ahal izango dira, baita aurreko edizioetakoak ere.
MODALITATEAK
Eskaerak bi modalitatetan aurkezteko aukera dute eskatzaileek: ekoizpenerako laguntza eta argitalpenerako laguntza. Hala ere, laguntza modalitate bakarrean jasotzeko eskubidea izango dute.
- Ekoizpenerako laguntza sorkuntza plastikoa edo ikusikoarekin zerikusia duten proiektuei zuzendua dago. Guztira 60.000 euro daude, bost proiektu edo gehiago laguntzeko, proiektu bakoitzak gehienez 12.000 euro jaso ahal izanen ditu. Proiektuak garatzeko, Uharte Zentroko instalazioak erabiltzeko aukera izango dute onuradunek.
- Argitalpenerako laguntza, euskarria kontuan izan gabe, hedapena eta formatu editoriala behar duten artisten promozioa helburu duten argitalpenei zuzenduak daude. Atal honek eskaintzen duen kopuru ekonomikoa 25.500 eurokoa da hiru proiektu edo gehiagorentzat, proiektu bakoitzak gehienez, 8.500 euro jasoko dituelarik. Finantzatu daitezkeen gastuak diseinu grafikoari dagozkionak, materialen lanketa eta prestaketa; beste egile batzuen ordainsariak; itzulpenak; ISBNa, edizioa eta inprimaketa dira.
Proiektu bakar bat onartuko da eskatzaile bakoitzeko eta modalitate bakoitzean. Eskatzaile berberak ezin izanen du modalitate bakoitzeko laguntza jaso, urte berean.
Modalitate bakoitzera bideratu diren baliabideak modalitate bakoitzean baloratzen diren eskaeren artean banatuko dira, ezarritako prozedurarekin eta irizpideekin. Baina, modalitate batera bideratutako laguntzak agortzen ez badira, eskaerarik aurkeztu ez delako, edo betebeharrak bete ez direlako, edo balorazio batzordearen iritziz, eskaerek ez dutelako behar bezalako kalitaterik edo bideragarritasunik, laguntzak berrizeskaintzen ahalko dira eta beste modalitateari esleitutako zenbatekoari erantsi.
IZEN EMATEAK
OINARRIAK
Oinarriak osorik hemen
Bases Ayudas 2025_DinA4