Uharte Zentroak, Nafarroako Gobernuko Kultura sailarekin elkarlanean, Arte Plastikoetarako eta Ikusizkoetarako Laguntzen Programa abiarazi du, arte-ikerketa arloko proiektu berriak sortzeko arte plastikoen eta ikusizkoen arloan: pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideo-sorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan.
Proiektuak Nafarroan jaio edo bizi diren artistek egin beharko dituzte, eta banakakoak edo taldekakoak izan daitezke. (kolektiboen kasuan, kide guztiek nafarrak izan beharko dute).
2019ko onuradunak aurkeztu ahal izango dira, baita aurreko edizioetakoak ere.
MODALITATEAK
Bi modalitate ezartzen dira:
- Ekoizpenerako diru-laguntzak: proiektuen sorkuntza/ekoizpena arlo plastikoan eta ikusizkoan: artelanen ekoizpena eta ikerketak.
- Argitalpenerako diru-laguntzak: argitalpenak euskarri ezberdinetan egitea, arte garaikideko artistak eta formatu editorial bat behar duten arte-proiektuak hedatzeko eta sustatzeko.
Proiektu bakar bat onartuko da eskatzaile bakoitzeko eta modalitate bakoitzean. Eskatzaile berberak ezin izanen du modalitate bakoitzeko laguntza jaso, urte berean.
Modalitate bakoitzera bideratu diren baliabideak modalitate bakoitzean baloratzen diren eskaeren artean banatuko dira, ezarritako prozedurarekin eta irizpideekin. Baina, modalitate batera bideratutako laguntzak agortzen ez badira, eskaerarik aurkeztu ez delako, edo betebeharrak bete ez direlako, edo balorazio batzordearen iritziz, eskaerek ez dutelako behar bezalako kalitaterik edo bideragarritasunik, laguntzak berrizeskaintzen ahalko dira eta beste modalitateari esleitutako zenbatekoari erantsi.
ESKAERAK
Eskaerak eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkezteko epea 2024ko martxoaren 20ean, 23:55ean itxiko da.
Eskaerarekin dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
- Izena emateko fitxa behar bezala betea
- NANaren fotokopia edo Nafarroan 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen erroldatua egotearen ziurtagiria.
- Aurrekontu xehatua eta zehatza, emandako Excel formatuko eredua jarraituz.
- Proiektuaren azalpen txostena, PDF bakarrean (Oinarrietan ikusi)
- Curriculuma, PDF bakarrean, deialdiaren xede den esparruan egindako ibilbide akademiko etaprofesionalarekin (kolektiboen kasuan, kide guztien curriculuma aurkeztuko da) (gehienez 2 orrialde).
- Aldez aurretik egindako lanen gaineko (gehienez 8 orrialde).
BATZORDE EBALUATZAILEA
Celia Martín Larumbe, Museoen saileko arduraduna Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ordezkari gisa. Maria Ptqk, komisarioa, arte kritikoa eta ikertzailea. Mikel Onandia, irakaslea eta ikertzailea. Greta Alfaro, artista plastikoa eta Uharte Zentroko Patronatuko kidea. Oskia Ugarte, Uharteko Arte Garaikideko Zentroko zuzendaria idazkaria izanen da; hizpidea du baina botorik ez.
OINARRIAK
Oinarriak osorik PDFan hemen
Bases_Ayudas2024