Izenburua
Arte plastikoen eta ikusizkoen laguntza programa | 2023
Data
2023-2024
Epea
2023ko apirilaren 13ko 23:55etan itxiko da.
Norentzat
Nafarroan bizi diren edo jaio ziren artistei zuzendua

Uharte ZentroakNafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol sailarekin elkarlanean, Arte plastiko eta ikusizkoen laguntza programa abiarazi du, arte-ikerketa arloko proiektu berriak sortzeko arte plastikoen eta ikusizkoen arloan: pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideo-sorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan.

Proiektuak Nafarroan jaio edo bizi diren artistek egin beharko dituzte, eta banakakoak edo taldekakoak izan daitezke.

Deialdi honetan laguntza lortzen duten eskatzaileek ezin izango dute modalitate bereko laguntza-eskaerarik egin datozen lau deialdietan. Aldaketa horrek atzeraeraginezko eragina du aurreko edizioetako oinarrietan, eta 2018ko onuradunak aurkeztu ahal izango dira, baita aurreko edizioetakoak ere

MODALITATEAK

Eskaerak bi modalitatetan aurkezteko aukera dute eskatzaileek: ekoizpenerako laguntza eta argitalpenerako laguntza. Hala ere, laguntza modalitate bakarrean jasotzeko eskubidea izango dute.

Ekoizpenerako laguntza sorkuntza plastikoa edo ikusikoarekin zerikusia duten proiektuei zuzendua dago. Guztira 60.000 euro daude, bost proiektu edo gehiago laguntzeko, proiektu bakoitzak gehienez 12.000 euro jaso ahal izanen ditu. Proiektuak garatzeko, Uharte Zentroko instalazioak erabiltzeko aukera izango dute onuradunek.

Argitalpenerako laguntza, euskarria kontuan izan gabe, hedapena eta formatu editoriala behar duten artisten promozioa helburu duten argitalpenei zuzenduak daude. Atal honek eskaintzen duen kopuru ekonomikoa 25.500 eurokoa da hiru proiektu edo gehiagorentzat, proiektu bakoitzak gehienez, 8.500 euro jasoko dituelarik. Finantzatu daitezkeen gastuak diseinu grafikoari dagozkionak, materialen lanketa eta prestaketa; beste egile batzuen ordainsariak; itzulpenak; ISBNa, edizioa eta inprimaketa dira.

 

ESKAERAK

Eskaerak eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkezteko epea 2023ko apirilaren 13ko 23:55etan itxiko da.

Berritasun gisa, eskaerak aurkezteko, aurten Uharte Zentroaren web orriko plataforma digitala erabili beharko da.

Eskaerarekin dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

  • Izena emateko fitxa behar bezala betea.
  • ­NANaren fotokopia edo Nafarroan 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen erroldatua egotearen ziurtagiria.
  • Aurrekontu xehatua eta zehatza, emandako eredua jarraituz: Excell-presupuesto-2023
  • ­Proiektuaren azalpen txostena, PDF bakarrean.
  • ­Curriculuma, PDF bakarrean, deialdiaren xede den esparruan egindako ibilbide akademiko eta profesionalarekin (taldea izatekotan, kide guztien curriculuma aurkeztuko da).
  • ­Aldez aurretik egindako lanen gaineko txostena.

 

BATZORDE EBALUATZAILEA

Bi modalitateetan aurkezten diren proiektuen aukeraketa batzorde ebaluatzaile baten bidez egingo da. Batzordea honakoek osatuko dute: Celia Martín Larumbe, Museoen Ataleko burua eta Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ordezkaria; Ane Rodríguez Armendáriz, Matadero-ko Egoitza Artistikoen Zentroko programen arduraduna; Fito Rodríguez, artista eta ikertzailea; Greta Alfaro, artista plastikoa eta Uharte Zentroko Patronatuko kidea; eta Oskia Ugarte, Uharteko Arte Garaikide Zentroko zuzendaria, idazkari moduan, hitza bai, baina botorik ez duena.

 

PROIEKTUAK EGITEA

Proiektuak 2023ko urtarrilaren 1etik 2024ko martxoaren 20ra bitartean egin beharko dira.

 

OINARRIAK

Oinarriak osorik PDFan hemen

Oinarriak Arte plastikoetarako eta ikusizkoetarako laguntzen programa 2023_1