Irakasleentzako ikastaroak ILZrekin elkarlanean
Saio oso praktikoz osatua, pintzelkada teoriko txikiak nahasten dira ikasteroan. Parte hartzen duten irakasleen ideiak eta diseinuak inprimatzeko, estanpazio-teknika errazak ikasteko eta kostu txikiko askotariko tresnak aurkitzera bideratua daude saioak.
Metodo merkeak eta, ahal dela, ekologikoak azpimarratuko dira, artisau-harra pizteko eta digitaletik ateratzen lagunduko diguten lan-tresna zehatzak eramateko ikasgelara.
Papera, oihala, zura eta beste material batzuk zikinduko dira, eta argi utziko da oraindik ez dela asmatu milaka urteko teknika horrekin lehiatzen den plotterrik.
NORI ZUZENDUA
Haur-hezkuntzako, lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako edo hezkuntza ez-formaleko irakasleei, honako hauek nahi badituzte:
Prozesu artistikoekin esperimentatzea, eguneroko hezkuntza-praktikan eta -esperientzian txertatzeko.
Serigrafiari eta estanpazioari buruzko oinarrizko kontzeptuak ikasi.
Taldearen premia pertsonal eta kolektiboei modu ludiko eta praktikoan erantzungo dieten tresnak sortzea.
NORK ESKAINTZEN DU
Iñigo Garces (Cabezafuego). Tintarama serigrafia artistikoko tailerra zuzentzen du duela 25 urtetik.
ZER ESKAINTZEN DA
Tailerrak 4 saio presentzial izango ditu, urriaren 17, 18, 19 eta 20an, 17:00etatik 20:00etara Uharte Zentroko 1. solairuan.