Egilea
María Jiménez Moreno/ Cristina Pérez/ Mayte Velaz/ Aloha Lorenzo
Data
Martxoak 26
Ordua
12:30etan
Sarrera
Librea
Norentzat
Publiko osoari zuzendua

Etxean egina Uharte Zentroak azken bi urteetan abiatutako deialdi irekia izan zen, etxetik egiten ziren ikerketak edo ekoizpenak garatzeko laguntza bat.

Gorputz-, gizarte-, ekonomia- eta lan-paradigman izan genituen aldaketak medio, aukera eman nahi genien arrazoi desberdinengatik norberaren etxeetatik mugitu nahi ez zutenei eta lantokia etxean izan behar zurenei ekoizpen edo ikerketa artistikoak garatzeko.

Martxoaren 26an, larunbata, 12:30etan, 2020ko eta 2021eko deialdietan hautatutako lau proiektu jendaurrean aurkeztuko dira:

+Enmascarar (María Jiménez Moreno)

Proiektu honek maskara erritualak eta maskara garaikideak objektu fetitxe eraldatzaile eta sinboliko gisa erlazionatzen ditu, maila pertsonala kolektibo gisa. Zenbait animaliaren boterearen sinbologia xamanikotik abiatuta, ehunezko objektu totemiko batzuk egin ditu artostak, bizitako historia bat kontatzen dute hauek eta mundu mailan paradigma aldaketa bat adierazten digun etorkizun baterako berregiteko eta prestatzeko aukera planteatzen dute.

+La crisálida (Cristina Pérez Sáenz)

Krisalida beldarrak tximeleta bihurtzen diren transformazio-etapa da. Behin jauziz gero, eta bere modua arrunta garatuz gero, ezin izango da bere etxera itzuli.

Nire proiektua konfinamenduaren eta konfinamendu osteko egoeraren testuinguruan garatzen da, horrek eragin duen ziurgabetasun eta larritasun guztiarekin. Etxea edo lagunekin egotea bezalako kontzeptuek esanahi berri bat eta balio handiago bat hartu dute.

Argazki, marrazki eta bitarteko ezberdinen bidez, garai berri honetako egunerokotasuna berraurkitzen joan naiz, eta egunkari birtual moduan bildu dut, lortzen joan naizen materialak nahastuz.

+Piernas pedestal (Mayte Velaz Sancha)

Bauhauseko besaulki batean.

Hankak, sustrairik ez duten mendi gurutzatuak bezala, eta besoak, aulkiaren besoetara luzatuta, bai, zabal daitezke, proiektatu, alde banatan, eta atseden hartu.

Hankak ez.

Hankak, aldi berean, ederrak dira, gora begira daude, i minuskularen antzera. Eta soina, orduan, atzeraka, burua makur dezan eta, agian, maskara aurrerantz eror dadin eta gorputza jaso dezan.

+Lux (Aloha Lorenzo Irisarri)

Pandemia-garaian argazkigintza analogiko lomografikoaren bidez auto-begiratzeko proiektua. Konfinamenduaren ondoren, nire azken 6 urteak atzean utzi nituen asfaltozko oihanean, eta landa-ingurunera itzuli nintzen, familia-etxe batera, bitxia bada ere, aitaren eta amaren aldetik. Ez naiz nire gorputzean bizi eta ez dut nire burua ezagutzen. Orduan, 12 asteko ikerketa-prozesu batean murgildu nintzen, Julia Cameronen Artistaren El camino del artista liburuarekin batera. Irteerako laukira itzultzea bidaiaren premisa baino ez zen izan, eta ondoren aurkikuntza bat etorri zen. Argiaren naturatik begiratutako bizitza, ikuspegi analogiko batetik, bere deformazioekin, bere inperfekzio perfektuarekin eta bere garaiekin. Hainbeste ikuspegitatik begiratzen diot neure buruari ezen elkarrizketa etengabea dela. Bizi garen, bizi garen espazioaren etxea geratuko zaigulako beti.


Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.