Izenburua
Udaberriko transizioa
Egilea
Camila Tellez, Eszter Katalinekin lankidetzan
Data
2022ko ekainaren 25ean
Ordua
12:00
Sarrera
Librea

Udaberriko trantsizioa banpirismoaren inguruan garatzen den serie txiki bat da, queer/cuir, autobiografia eta gorputzaren memoriarekin erlazionaturik. Hamabi urterekin hilerokoa etortzean, haurtzaroko porrota eta bere generoa onartzeari aurre egin zionean, artista, adin txikitan, banpiro-rola jokatzen hasi zen, gaueko izaki baten portaera bereganatuz.

Camila Tellez-ek bere haurtzaroko esperientziaren nolabaiteko remake bat proposatzen du, banpirismoaren bere kontakizun pertsonalarekin berrlro konektatzeko eta berriz konfiguratzeko, Eszter Katalin artista kolaboratzaileak egiten dizkion elkarrizketa batzuen bidez. Elkarrizketa horietan, irudi ezari, islari, desioari, mugari, indarkeriari eta fikzioari buruzko galderak agertzen dira berriro, une historiko honetan performatibitatetik erantzuteko.

Aperitifak-arentzat, lehendik dauden kapitulu batzuk eta Espainian erakutsi ez diren beste material argitaragabe batzuk arakatu eta birkonbinatu nahi dira. Euskal Herriko bertako artisten (Maia Villot eta Miriam RZM, besteak beste) “vampyring” laguntza berezia jasotzen duten materialak.

Aimar Arriolak Azkuna Zentrorako egindako Un deseo de forma ikerketa-proiektuan aurkeztu da, eta, gaur egun, aldi baterako erakusketa gisa aurkezten da Likovni salon Gallery/Center for Contemporary Arts Celjen, Eslovenian.

Proiektu hau Bilbao Aurreraren laguntzarekin egin da Emakumeak Indarkeriak askatzen testuinguruan, Histeria Kolektiboa Hika Ateneon (2020); BABESTU sormen garaikideari laguntzeko aparteko programa Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbao (2020-21); Proiektu artistikoak garatzeko egoitza. Tabakalera. Kultura garaikidearen nazioarteko zentroa. Donostia (2021); S.O.S. VEGAP, Espainia (2021)

 

Camila Tellez (Txile, 1982). Bilbon bizi da. Artista transdiziplinarra. Bere azken lan artistikoan, bizi den espazioetako nortasun-adierazpenak ikertzen ditu, ikus-entzuleekiko eta publikoarekiko harreman ikusezinak ere, lekuetako bitartekaritza-proposamen ezberdinetan.

Eszter Katalin (Budapest, 1991) ikus-entzunezko artista. Vienan eta Bilbon bizi da. Bere praktika ikuspegi queer eta feminista batetik garatzen du, subjektibitateen irudikapen sozio-politikoa zalantzan jarriz eta tentsionatuz. Tabakaleran (2019) eta Bilbao Arte Fundazioan (2020) egoitza artistikoak egin ditu.


Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.