Esther Ferrer, Concha Jerez, Alfredo Jaar, Liliana Porter, Asier Mendizabal eta Héctor Zamora beste artista askorekin (600 margolan baino gehiago, argazkiak, eskulturak, instalazioak, bideoak) hitz egiten ariko dira nekazal inguru batean.
Programa publikoari berrekingo diogu eta, oraingoan, Otazu Fundazioaren Arte Garaikideko bilduma bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu. Bilduma hau artistekin harreman aktiboa izateko eta sare artistikoarekin inplikatzeko da, bai bertakoa, bai nazioartekoa.
11:30 Otazun.
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Plaza mugatuak
COVID arauak beteko dira
Gorde lekuak hurrengo formularioa beteta
Please select a valid formHilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.
Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.