Izenburua
APERITIFAK: LO BUENO
Egilea
Ghislaine Verano
Data
2018/05/05
Ordua
12:30
Sarrera
Librea
Norentzat
Publiko osoari zuzendua

Gure gorputzetik, gure desiretatik, nahi eta adimenetik igaro.

Ona txarra ez dena ote da? Pertsona batzuentzat ona dena, beste batzuentzat txarra da? Ezetz uste dut. Ez, ezta gutxiagorik ere. Ezetz borobila.

Ona: ongi sartzen denak ematen duena, hazten laguntzen duena, alaitzen gaituena, inori minik egin gabe ongi pasarazten diguna, onura dakarkiguna, zaintzen eta errespetatzen gaituena…

Badira, gure leku “erosotik” (nahitaez ona izan gabe) mugiarazten gaituzten “gu” ez garen beste pertsona batzuentzat onak diren gauzak eta honek gogaitu egiten gaitu, egokitu eta hazi, edo blokeatu eta sufritu?

APERITIFAK kartela PDFan


Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.

12:30ak eta 14:00ak bitartean, hilabeteko larunbat batean.