Aperitifak honetan, telesailak, argazki-nobelak, komedia erromantikoak, irrati-nobelak eta aldizkari-femeninoak begiratzeko ikuspuntu berri bat proposatzen da, femeninoaren desbalorizazioren hausnarketa bat, Artxiboko genero mota honen elipsi baten bidez.
Bakarrik lo egitea maite dut, ikerketa lan zabal baten emaitza da, bertan, genero mota honen inguruan, 1950 urtetik gaur egunera argitaratuak izan diren eta estatuko artxiboetan, hemeroteketan, webguneetan eta plataforma digitaletan ageri diren irudi eta dokumentuak biltzen dira.
Urtarrilaren 26ko saioan, aipatutako materialak ezagutzeko ibilbide bat planteatzen da, genero hauek ikertzeak ekartzen dituen zailtasunen inguruko azalpenak emango dira, eta modu honetan, agerian utzi, zein modutan ahaztu edo gutxietsi diren emakumeenak uste ziren interesak. Abian den ikerketak honek, bere konplexutasuna eta salbuespena azaleratu nahi ditu eta kritika feminista batetik ulertu nahi du kapitalismo berantiarrean izan duen eragina subjektibitate femeninoaren eraikuntzan.
Bakarrik lo egitea maite dut, ikerketa, frankismo berantiarreko argazki-nobelan emakumeen ikusizko imajineriaren inguruan unibertsitatean garatutako lanetik abiatzen da, ondoren, 2018ko abuztuan Nafarroako Gobernuko Gazteria Institutuaren Arte Gaztea beka jasotzean, praktika artistikoa garatu ahal izan zuen artistak Uharte Zentroan.
Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.
Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.
12:30ak eta 14:00ak bitartean, hilabeteko larunbat batean.