Izenburua
Azkeneko Hogeita Hamarrak
Egilea
Ione Atenea
Data
2019/02/16
Ordua
12:30ean
Sarrera
Librea
Norentzat
Publiko osoari zuzendua

Ione Ateneak, Dario Malventirekin elkarrizketan,  Boliviako Cochabanba hiriko Sansebastian emakumeen kartzelan izandako esperientzia aurkeztuko du. Uharte Zentroak Martadero proiekturekin elkarlanean eskainitako bost asteko egoitzaren baitan, Ionek preso talde hau bisitatzeko aukera izan zuen.

Kartzelaren barruan, beste kartzela batzuk daude. Iristen diren azkeneko hogeita hamarrek ez dituzte gainontzekoenak bezalako arauak. Beharturik daude elkarrekin josten egotera egunean 21 orduz gela berean. Proiektuak emakume horien kontakizunak jasotzen ditu eta kartzelaren kanpoko aldea dokumentatzen duten irudiekin harremanetan jarri nahi ditu. Helburua, kartzelaren horma,  muga hori, pasatzea edo lausotzea da bi aldiz estalia dagoen errealitatea ikustarazteko.

Aperitifak kartela