Cantamañanas, Nazioarteko hiri arte festibalarekin paraleloan, horma-irudi kolektibo bat egingo dugu. Modu iragankor batean kexa postontzi, kritika gune, mihise eta publizitate murru gisa funtzionatuko du. Parte hartu nahi duenari, ahotsa irudikatzeko aukera eman nahi dio Cantamañanasek, esan edo marraztu nahi duena edozer izanik ere. Ingurua izorratzen ez badu, edozein mezu edo ihardespen ongietorria izango da horma-irudian.
Erabateko adierazpen askatasunari leku bat eskaintzea da helburua. Bat-bateko burutapenak ikustea espero dugu gizarte-sormen saiakuntza honetan, elkarrizketa edo espresio artistiko berriak sortzeko aukera bat izango da, era berean, ezezagunen arteko harremanak errazteko bide bat.
Aperitifak-etan ohikoa den bezala, sorkuntza artistikora elkarrekin gerturatzeko aukera izango dugu. Oraingo honetan, Cantamañanas kolektiboak ikusizko adierazpen katarsiko bat proposatzen digu, enpatikoa, edo ez, errespetuzkoa, edo ez, baina nola nahi ere, humanoa, eta agian, ezagutzen ez ditugun gure alde ilunak edo argia azaleratuko dira.
APERITIFAK Colectivo Cantamañanas kolektiboa
Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.
Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.
12:30ak eta 14:00ak bitartean, hilabeteko larunbat batean.