Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.

12:00ak eta 14:00ak bitartean, hilabeteko larunbat batean.

APERITIFAK: METAMORFOSI IBILTARIA

IOSU ZAPATA
Urriak 18, larunbata
“Metamorfosi ibiltaria” Mexicon dagoen La embajada (Ciudad de Mexikon dagoen artisten egoitzarako erakundea) espazioan garatu zen proiektua da.

Xehetasunak