Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.

12:00ak eta 14:00ak bitartean, hilabeteko larunbat batean.

Aperitifak: Patxi Buldainen omenez

Irailak 6, 19:00etan
PILI RUBIO / CANTAMAÑANAS KOLEKTIBOA.
Uharteko margolariaren omenaldi gisa antolatu da hurrengo Aperitifak saioa, bi ekimen desberdinek osatuko dute egitaraua, batetik Pili Rubiok, “Lienzos libertarios” margolariaren biografia liburua aurkeztuko du, bestalde Cantamañanas kolektiboak zuzeneko mural margoketa egingo du

Xehetasunak

Aperitifak: Ikusteko moduak

Ekainak 1, 12:30ean.
BECKY SIEGEL / KON MOCIÓN.
Maneras de ver taldearekin topaketa bat eta hauen prozesua dokumentatzen duen liburuaren aurkezpena egingo da

Xehetasunak

Aperitifak: Hau ez da katalogo bat

PEIO BASAIL IZCUE – FERMÍN JIMÉNEZ LANDA
Martxoak 30, 12:30ean.
2018an Arte plastikoen eta ikusikoen argitalpenerako laguntzak jaso zituzten lanen aurkezpena eta egileekin topaketa.

Xehetasunak

Aperitifak: Azkeneko Hogeita Hamarrak

Otsailak 16, 12: 30ean
IONE ATENEA.
Artistak, Dario Malventirekin elkarrizketan, Boliviako Cochabanba hiriko Sansebastian emakumeen kartzelan izandako esperientzia aurkeztuko du. Kartzelaren barruan, beste kartzela batzuk daude. Iristen diren azkeneko hogeita hamarrek ez dituzte gainontzekoenak bezalako arauak. Presoen kontakizunak eta gartzelaren kanpokaldekoirudiak uztartzen ditu proiektuak.

Xehetasunak

Aperitifak: Mianimal

ZARIS FALCÓN – IOSU MARTI
Abenduak 1, 12:30ean.
Zarys Falcón ahots performerra, Iosu Marti kultura aztoratzailerakin topatuko da hurrengo Aperitifak saioan, publiko osoari irekitako tentsio altuko joku bat.

Xehetasunak