Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.

12:00ak eta 14:00ak bitartean, hilabeteko larunbat batean.

Aperitifak | Topategia

Azaroak 28, 12:00.
Mia Coll / Iratxe Esteve / Carles Serra / Kim Buñuel / Maider Lizoain.
Topategia, Nafarroako agente kulturalen mapeoa gauzatzen ari den proposamenak, ehun-artistikoaren erregistro-prozesurako tresna aurkeztuko du larunbatean erabilera aukerak arakatuz.

Xehetasunak

Aperitifak | CAYOLAR

URIAK 24, 12:30ean.
2020ko abuztuan, mugaz gaindiko pertsona talde batek (mandazain, artzain, txangozale, kontalari, tipografo, ilustratzaile, ikerlari, sukaldari, ume, soinu artista) astebeteko sorkuntza eta esperimentazioa partekatu zuten “habitatu” gaiaren inguruan.Talde bera Uharte Zentroan bilduko da berriz ere esperientzia artistiko eta gizatiar hau publikoarekin trukatzeko.

Xehetasunak

APERITIFAK | CNTMNS MUSIC TOUR

IRAILAK 5, 11:30ean
Reimy diziplina anitzeko sortzaile gazte ezaguna da, Uharten bizi da eta bertako graffiti eszenan sustraiak ditu. Bere jai/kalejira eta soundsystem mugikorrak ikono bat dira iruñerriko egungo testuinguruan.

Xehetasunak

Aperitifak | eo eo, oe

Abuztuak 7.
Mar Reykjavikek azken urteetan interesatu zaizkion hainbat gai azalduko dizkigu materialen artxiboaren bidez, eta bertaratutakoei gonbita egingo die prozesu horiek beren gorputzetan esperimentatzeko, artistak koreografiatutako gorputz-posizio desberdinetatik.

Xehetasunak

Aperitifak | VerbeNO

Uztailak 17.
Iñaki Cuto.
Nolakoak izango dira jai herrikoiak normaltasun berrian? Jarraituko al dute kaleak ozpin-usainez usaintzen? Edo gel hidroalkoholikoa? Balkoiak alokatuko dira Estafetan osasun-langileak txalotzeko?

Xehetasunak

APERITIFAK | 10146 Hots

Ekainak 12, 19:00etan. Yerevanen (Armenia) egon ondoren, Iñigo Cabezafuegok izan duen esperientzia kontatuko digu hurrengo Aperitifak saoian. 14000 kilometroko ibilbidea, lau hilabeteko barne bidaia, Iruñetik Yerevanera joan-etorria.

Xehetasunak

Aperitifak | Emakume heroiak

Otsailak 8, 12:30.
IOSU ZAPATA
Artistak, Cochabamban (Bolivia) grafitiaren inguruan egindako egoitzaren ondoren, hurrengo Aperitifak saioan, 90. hamarkadako Iruñeko grafitiaren mundua, eremu horretan egin izan duena lana, ibiltariarekin duen harremana eta Boliviako egoitzaren inguruan jardungo du. Amaitzeko, grafiti bat margotuko da lankidetzan.

Xehetasunak