Real-Time Composition-en aztergaia guztiok denbora linealarekin dugun esperientzia istripu edo gorabehera baten ondorioz eteten denean sortzen den espazio- eta denbora-hutsunea da. Esperientzia honek denbora-lerroan arrakala bat sortzen du, jarraitutasunaren zentzuan hutsune bat sortuz. Denbora errealeko konposizioak geldialdi hori aprobetxatzen du denborari denbora irabazteko eta, tarte horretan, etenaldia tarte bihurtzeko. Tarte horretan – eragiten digunarekin talka egiten dugun unearen eta horren balizko manifestazioekin erlazionatzen garen unearen artean – gerta daiteke gure pertzepzio-ereduak irudikatzeko, desantolatzeko eta berrantolatzeko keinua. Ikuspegi honek pertzepzioa gertaeraren periferiara, zeharkatzen gaituzten harreman infinitesimaletara eramateko dugun gaitasuna lantzea proposatzen du. Mugimendua etenaldiaren barruan aurkitzea proposatzen du. Denbora denboran zehar aurkitu. Konponketa esperimentatzeko. Konpondu hitzaren gaztelerazko (reparar) zentzu hirukoitzean: gelditu bi aldiz, konpondu eta behatu. Keinu hori (etenaldiarena, zaintzarena eta arretarena) orainaldian inplikatzeko ariketa bat besterik ez da; izan ere, haren barruan denbora hedatua mugitzen da, aldi berean “ez gehiago” eta “oraindik ez gehiago”.
NORI ZUZENDUA
Edozein diziplinatako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo lan egiteko modu propioak bilatu nahi dituen edonori.
EGUNAK ETA ORDUAK
2023ko otsailaren 20tik 23ra 15:30etatik 19:30etara
IZEN-EMATEAK
Orri honetako formularioa betez urtarrilaren 16tik, otsailaren16ra
PREZIOA
25 euro
IRAKASLEA
João Fiadeiro 80ko hamarkadaren amaieran Portugalgo Dantza Berria sortu zuen koreografoen belaunaldikoa da. Artista gisa performancearen, dantzaren, ikusizko arteen eta antzerkiaren arteko elkargunean kokatzen da. Ikertzaile gisa, praktikaren eta teoriaren, artearen eta zientziaren, eta bizitzaren eta artearen arteko elkarguneetan kokatzen da. 1990ean Companhia RE.AL sortu zuen, bere sorkuntzak eta artista berrien lana ekoizten eta zabaltzen dituen egitura. 2004 eta 2019 artean Atelier Real zuzendu zuen, egoitzako artista-ikertzaileak hartzen zituen eta diziplina arteko ekitaldiak programatzen zituen espazioa. Gaur egun, Coimbrako Unibertsitateko (Portugal) Arte Garaikideko doktoregoa egiten ari da.
Lantegi hau NUPek, EHU-k eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da eta partaideetako batzuk masterreko ikasleak izan ohi dira. 2020-21 ikasturtean 8 tailer emanen dira, 15 ordu inguru bakoitza. Aurten, artista hauek izango dira gonbidatuak: