MRB_AMM musika, zarata, entzuteko modu eta bestelako soinuzko arteetan jakinmina duten pertsonen arteko topaketa da.
Topaketa hauek 2006an ospatu ziren lehen aldiz, errealitateak gain hartzen zien musikari experimental batzuen eskutik, ezinegonak partekatuz irtenbideak topatzeko oinarrizko helburuarekin. Hamabi urte eta hiru edizioren (2008, 2012) ondotik, topaketa ireki hauek berriz ospatzeko deialdia luzatu nahi dugu, bi egun eta gau batez, bizi eta musika esperientzia ezberdinak dituzten pertsona eta taldeekin ideiak eta iritziak elkartrukatu ahal izateko. Laburbilduz, izan kontzertu edo elkarrizketa gisara, kezkatzen gaituzten galderei erantzunak topatzeko aitzakia proposatu nahi dugu.
Zein da musikaren funtzioa gaur bizi dugun gizartean?
Zenbat modu dago indibidualismoari eta lehiakortasunari aurre egiteko? Egin al daiteke aurre hauei musikaren edo soinuaren bidez? Testuinguru honetan, nola egin eta banatu ditzazkegu gure musikak?
Eta zuk, non kokatzen duzu zeure burua?
Modu honetako galderei erantzunak topatu edo haientzako erantzun posibleak entzun nahi badituzu, parte hartu topaketa hauetan. Aditu araziz edo egiten adituz parte hartzea zure esku dago. Ez dago egitarau zehatz eta itxirik, baina denon artean nahi adina egin daitezke.
Elkar topo egitea da gakoa, musika bere kabuz aterako da.
- 13.00
- 15.00
- 15.30
- 16.00
- 16.30 //
- 17.00 //
- 17.30 //
- 18.00 “No voy a dormir” Soinu gailu migikorrak. Hitzaldia eta kalejira – Dj Reimy
- 18.30 //
- 19.00
- 19.30 //
- 20.00 // ELKAR ENTZUN
- 21:00 AFARIA
- 22.30 RADIO – Agnés Peren kontzertua
- 23.00 Ex Continent, ikus-entzunezkoa
- 23.30 //
- 00.00 //
Komodina (edozein ordutan egin daiteke): 60-70. hamarkadetan egindako euskal musika elektronikoaren entzuketak (Xabi Erkizia)
- 10.00 GOSARIA