Azaroaren 10ean, “Habitación: Sol y Sombra”, Beatriz Sánchez eta Íñigo Cabezafuego garatzen ari diren prozesua gertutik ezagutzeko, Akanpada, publiko osoari zuzendutako eskuhartze lantegia egingo da hezitzaile baten eskutik. Goizeko 11:30ean hasiko da eta publiko motaren arabera euskaraz, gazteleraz edo elebiz izanen da.
Habitación: Sol y Sombra – Kartela
Akanpada adin desberdinetako herritarrentzako proposamena da, sorkuntza kolektiboko esperientzia bat sortzeko aukera ematen duena, Uharte Zentroko bigarren solairuan, “Habitación” erakusketa gunean, garatzen den ikerketa prozesuarekin lotuta.
Habitación-en kanpaldia egingo dugu 45 minutuz, istorioak kontatuko ditugu, gorputzak mugituko ditugu, harremanak sortuko ditugu eta proposamen plastikoak sortuko ditugu taldean.
Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.