Izenburua
Ahotsa pieza esperimentaleko konposizioetan
Egilea
Ibonrg
Data
2021/01/25>> 2021/01/28
Ordua
15:30 >> 19:30
Modalitatea
Presentziala
Sarrera
Izena emanda
Epea
Urtarrilak 22
Norentzat
Interesa duen ororentzat
Irudia: Bilbaldosound (Ibonrg)

Hurrengo Zero Azpitik tailerraren helburu nagusia izango da konposizio teknika esperimental zenbait ezagutu eta gauzatzea, egileak zenbait proiektu propiotan egiten duen eran, esaterako, Txaranga Urretabizkaia izeneko lanean. Kasu honetan, ahotserako egokituko zaio.

Horretarako, musikaren osagaien inguruko oinarrizko kontzeptu batzuk aurkeztuko dira, bereziki ahotsari dagozkionak, eta baita teknika eta teknologiaren inguruko zenbait ezagutza pieza batzuk gauzatzeko.

Kontzeptu horietaz baliatuta, ikasle bakoitzak pieza bat proposatu beharko du taldean gauzatzeko, eta Zentroak eskaintzen dituen baliabideak erabilita, grabatu eta forma emango zaio pieza bakoitzari.

Tailerra euskaraz izanen da.

IBONRGren INGURUAN. Sestao, 1978. Musika sortzen hasi zenetik, hainbat talde eta proiektutan ibili izan da eta dabil (Eten, Le Noise, Xabier Montoia, Mursego) hainbat musika-tresna hartuta (gitarra, pianoa, tronpeta, tronboia…). Bakarkako ibilbidean, ordea, ahots hutsa izaten da bere lehengai nagusi eta gehienetan, bakarra.


Zero Azpitik programaren hirugarren edizio hau, NUPek eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da

Tailerrak

2020-21 ikasturtean 8 tailer emanen dira, 15 ordu inguru bakoitza. Aurten, artista hauek izango dira gonbidatuak: María Ruido, David Bestué, Alma Söderberg, Susan Schuppli, Francesc Ruiz, Mariana Castillo Deball eta Azucena Vieites.

Nori zuzendua daude

Edozein diziplinatako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo lan egiteko modu propioak bilatu nahi dituen edonori zuzendua.