Izenburua
Zelatatzea, bateratzea, zaintzea
Egilea
Marta Echaves
Data
2023ko maiatzak 23-25
Ordua
15:30 / 19:30
Modalitatea
Bertatik bertara
Sarrera
Izena emanda
Epea
Maiatzak 20
Norentzat
Egiteko modu propioak bilatu nahi dituen edonori zuzendua

Topaketa honetan, nire azken ikerketak gainditu dituzten desio, jarrera eta praktika batzuk partekatuko ditut. Nire proiektuak hats luzeko prozesu gisa planteatzen dira, beste ahots batzuekin elkartuta, eta hainbat formatu hartzen dituzte, haiek zeharkatzen dituzten kezkak bateratzeko gonbita egiten didaten testuinguruaren arabera. Idazketatik, irakurketa performatibotik, elkarrizketatik, podcast-etik… Dokumentala praktika hedatutzat hartzen dut, eta erdian artxibo “txikiak”, barne-bizipenak eta anekdotarioak jartzen ditut, oroimenerako gailu poetikoen detonatzaile gisa, haiek zeharkatzen dituzten indarkeria eta galeren kargu eginez. Besteak beste, nekropolitikek belaunaldiz belaunaldi izan dituzten ondorioak, historiografia-lanaren beste garai eta irudimenezko batzuekin esploratzeko aukera, dolu kolektiboaren praktiken beharra eta leheneratzea izango dira tailer honetan uztartuko ditugun harietako batzuk.

NORI ZUZENDUA 

Edozein diziplinatako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo lan egiteko modu propioak bilatu nahi dituen edonori.

EGUNAK ETA ORDUAK

2023ko maiatzaren 23tik 25era 15:30etatik 19:30etara

IZEN-EMATEAK

Orri honetako formularioa betez apirilaren 23tik, maiatzaren 20ra.

PREZIOA

25 euro

IRAKASLEA

Marta Echaves  Caja Negra argitaletxeko ikertzailea, idazlea eta jardueren koordinatzailea da. Bere proiektuen artean honako hauek nabarmentzen dira: La contrarrevolución de los caballos (2017), heroinaren epidemiari eta GIB/HIESari buruzko ikerketa eta Espainiako Estatuan neoliberalismoak duen lurreratzea. Confiad en la piedad química (2019), lan-indarra/botikak eta drogak binomioari buruzko saiakuntza bat, gazteen gizartegorputzean, 1980ko hamarkadatik gaur egun arte. Ese zumbido azul  (2020), doluaren erritualitate eta politikei buruzko programa publikoa, eta De las Acechanzas (2021), gure lurraldeko errepresioaren historia memoria paranormalaren politikaren esparrutik planteatzeko saioa. Tres veces dije fuego proiektua garatzen ari da gaur egun. Triptiko horretan, autoinmola egiten duen gorputzak, erretzen duten lurraldeak eta suak, gaixotasunaren metafora gisa, indarkeriaren beste historiografia batzuk egiten dituzte.

https://linktr.ee/echavesmartin

 

 


Lantegi hau NUPek, EHU-k eta Uharte Zentroak sustatutako Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraren parte da eta partaideetako batzuk masterreko ikasleak izan ohi dira. 2020-21 ikasturtean 8 tailer emanen dira, 15 ordu inguru bakoitza. Aurten, artista hauek izango dira gonbidatuak:

• Cabello/Carceller
• João Fiadeiro @joaofiadeiro
• Marta Echaves @laechaves
• Maddi Barber @maddi.arce
• Ibon Aranberri @ibon_aranberri
• Marc Vives @vivesmarc
• Elo Vega y Rogelio López Cuenca
• Peio Aguirre @peioaguirre