Hezkuntza formalaren barneko edozein hezkuntza mailatara zabalik dagoen deialdi bat da. Haren bidez lortu nahi da toki bateko hezkuntza arloaren eta arlo artistikoaren arteko ezagutza trukea sortzea, biak ala biak aberasteko bidea emango duena.
Gure lurraldearekin etengabeko harremanean dagoen sorkuntza, ekoizpen eta esperimentazio zentro moduan, ahalbidetu nahi dugu hezkuntza proiektuak sortzea eskolekin, tokiko artistekin lankidetzan arituta.
Info +: Nori zuzendua dago eta zer eskaintzen da 2023-24 ikasturtean?