Egilea
JOSEP-MARÍA MARTÍN
Data
2017ko martxoak 30, 31, eta apirilak 1.
Epea
Martxoaren 25era arte.
Norentzat
Ikasleentzat eta/edo edozein arlo edota diziplinatan ari den artistentzat. Ez dago mugarik, ez adinean, ez jatorrian; baina, lekuak betetzen badira, 18tik 35 urtera bitarteko gazte nafarrek izanen dute lehentasuna.

JOSEP-MARÍA MARTÍN. Hospitaletan eskuhartze artistikoen hezkuntza programa.

Prozesu artistiko eta politikoak subjektibotasun bat dakar berarekin eta, horri esker, munduaren konplexutasuna kritikoki begiratu dezakegu. Horretarako, paradigma-aldaketa bat da funtsezkoa, irudi berrien sorrera ahalbidetuko duena, kritika etengabea eginez eta keinu etikoen bitartez. Hori lortze aldera, Josep-María Martínek ikerketa- eta analisi-prozesu parte-hartzaileak irekitzen ditu berariazko testuinguruetan, sistema sozial edo pertsonaletan arrailak bilatuta. Hortik aurrera, zeharkakotasunez eta horizontaltasunez negoziatzen du, eta errealitatean txertatzen diren prototipoak proposatzen ditu; prototipoak irudi horien argigarri gertatzen dira. Laburbilduz, estetika erabiltzen du aldaketa eragiteko entrenamenduan, eta jendearen eskura harremanezko tresnak jartzeko, etorkizunari heltze aldera.

Haren arte-proiektuak diziplina anitzeko prozesuak direnez, proiektuetan identifikatu eta inplikatutako agenteen diziplina bakoitzetik interpretatu daitezke. Adibidez: artistarentzat, arte garaikideko pieza bat da; arkitektoarentzat, arkitektura-proiektu bat; gizarte-langilearentzat, proiektu komunitario bat; politikariarentzat, gizarte-politikei buruzko proiektu bat, edo negoziazio-proiektu bat, edo etxebizitza-proiektu bat, edo etorkinei buruzkoa, etab.

 

TAILERRAREN HELBURUAK

·         Ikaskuntza-prozesuak irekitzea

·         Testuinguru zehatzetan ikertzea eta bide berriak aurkitzea

·         Jendea eta errealitatea ezagutzea

·         Gauzak ikusteko moduak zalantzan jartzea eta modu berriak aurkitzea

·         Aurretik sortu ez ditugun irudiak bilatu eta aurkitzea

·         Keinu etikoak identifikatzea

·         Prozesu partekatuak garatzea “lurralde ezezagunetan” sartzeko

·         Proposamen berriak garatzea, partikularretik eta arlo pertsonaletik arlo orokorrera joanda.

·         Berrikuntzaren alde egitea eta hori lortzeko alternatibak proposatzea

·         Estetika garaikidea esploratzea

·         Mundu garaikideaz eta haren itzulpen estetikoaz gogoeta egitea

 

IZENA EMATEA

Izena emateko kuota: doan

Tailerrean parte hartzeko, galdetegia bete eta juventud@navarra.es helbidera bidali behar da 2017ko martxoaren 25era arte.

Martxoaren 27an jakinaraziko da nork parte hartuko duen.

 

JOSEP-MARÍA MARTÍNEN GAINEAN

Ceuta, Espainia (1961). Bartzelonan, Perpinyàn eta Genevan bizi eta lan egiten du. Duela urte askotatik hona, haren arte-proiektuen bidez, estrategia berriak sortzen dihardu artearen bitartez, egungo gizartearen egitura finkatu jakin batzuetan esku hartzeko, baina egitura finkatuak izanagatik ere, pitzadurak dituztenak. Borondate subjektiboz eta gogoetatsuz, zalantzan jarri eta kritikatzen du lan egiteko aukeratzen duen errealitatea. Haren piezek hainbat ideia nabarmentzen dituzte, hala nola prozesua, ikerketa, partaidetza, inplikazioa eta negoziazioa; horren eraginez, proiektu bakoitzerako identifikatutako agenteak egiazko sortzaileak dira guztien arteko proiektu bat ontzerakoan.

Estetikaz haratago joatea helburu duen artea interesatzen zaio: ezin dira ukatu aurrean arloz arlo ditugun arazoak; hau da, politikan, gizartean, antropologian, lurraldearen antolamenduan, hiri-plangintzan, etab.

Artearen bidez eraldatutako bizitza interesatzen zaio, bai eta eraldatuta bizitzearen artea ere. Bizitzaren espazioa eraldatzea interesatzen zaio, bai eta artearen esperientziaren bidez eraldatutako bizitza soziala ere.

Irakasle da erakunde honetan: Pole Arts Actión, HEAD (Haute École d’Art et de Design, Geneva University of Art and Desing), Suitza, 2004tik 2014ra, eta pedagogia arduraduna Perpinyàko École Superieur de Beaux-Art eskolan, Frantzia. 2000/2016.